Txindoki ATk kroseko Gipuzkoako lau txapeldun
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
Txindokiko Jaso Autowag AT taldeko atleten arrakasta handia Gipuzkoako Kros Txapelketa Federatuan Eibarko Arrateko santutegian.
Klub urdina 8 kategorietaatik 5etan aurkezten zen 14 atletekin txapelketa honetan. Bada, ohiz kanpokoa da balantzea, 4 kategoria irabazi baitziren banaka parte hartzen zuten bostetan, eta taldeko txapelduna izan zen, taldeak osatzen zituzten bi kategorietan. Klub urdinak Kroseko Gipuzkoako 8 txapeldun berrietatik 4 ditu, sekulako arrakasta.
16 urtez azpikoen kategorian, Ane Iparragirre Gipuzkoako txapelduna zen eta Ane Barandiaran txapeldunordea, 16 urtez azpikoen kategorian mutiletan Urko Etxebeste zen Gipuzkoako txapelduna, Haitz Urrestarazu hirugarrena eta brontzezko domina; Martin Mayora 11., Liam Cabanillas 14. eta Xabat Beaskoetxea 22., Gipuzkoako txapeldunak taldeka. 18 urtez azpikoen kategorian, Jon Naldaiz Gipuzkoako txapelduna zen, Samuel Vega hirugarrena eta brontzea, Ethan Cabanillas 5.a eta Ayoub Hssine 9.a, txapeldun taldeka. 20 urtez azpikoen kategorian, Unax García Gipuzkoako txapelduna zen eta Jon Etxeberria Iztueta 5.a zen. Gizonen kategoria absolutuan, Xabier Sanchez izaldarraren seigarren postua, benetan ona egiten ari den lehen denboraldiko kross kanpaina.
Gipuzkoako txapelketa ez ziren eskola-lasterketetan, baina hauetan ere infantiletan Jakintzako Intza Arrondoren garaipena emakumeetan, Jakintzako Natale Ena bigarren, 14. Andramendiko Maren Higuero eta 20. Aitxuriko Elorri Zeberio,
Txindoki AT taldekako txapelduna. Mutiletan, 12. Kepa Sarriegi San Benitokoa, 19. Beñat Otegi (San Benito) eta 33. Egoi Urkizu (Loinazpe). Alebin nesketan San Benitoko Aiora Sarasolaren garaipena emakumeetan, 8. Itoitz Odriozola JM Barandiaran eta 28. JM Barandiaraneko Amaiur Beaskoetxea. Alebin mutiletan 9. Jakintzako Ekhi Arrondo.
Pista estaliko parte-hartze libreko proben bigarren eguna
Donostiako belodromoan egin ondoren, emaitza hauek izan ziren: Emakumeen pertika jauzian sub 16, Elorri García 2.50 marka pertsonala eta 16 urtez azpikoen klubeko errekorra pista estalian eta Maddi Mendizabal 2.30 marka pertsonala pista estalian; 400 metrotan emakumeetan Irenia Apaolazaren denboraldi hasiera ona, 58,46; gizonetan, luzera-jauzian Danel Pérez 6.43 hasteko, 18 urtez azpikoen 60 metrotan Ibai Garmendia 9.56 marka pertsonala, jauzi hirukoitzean Ander Izurieta 11.13 marka pertsonala, Beñat Mujika 10.56 marka pertsonala, eta Joanes Arrese 10.21. 300 metrotan, Beñat Mujika 41.04 marka pertsonala eta Joanes Arrese 41.98 bere debutean; 800ean Alex Lizarralderen debut ona 2.11.89rekin. Atletico San Sebastiáneko Nora Tobarrek ondo hasi zuen denboraldia 1.68 salto eginez
Asteburua
Asteburu honetan, atletismoko hitzordurik garrantzitsuena ostiral arratsaldea izango da. Donostiako belodromoan, hirugarren jardunaldiko probak egiteko parte hartze libreko probetan, Txindoki ATko berrogeita hamar bat lagunek parte hartuko dute.
Herri lasterketetan, larunbatean Donostiako Kontxako hondartzan Hondartzako krosa, eguberrietako lasterketa Santutxun (Bizkaia), Belatxikieta igoera Zornotzan (Bizkaia), Zubiri-Esteribarren (Nafarroa) Esteribarko San Silbestrea, Ballena krosa Oteizan (Nafarroa) eta Olentzero krosa Gpegin (Araba). Igandean, eguberri egunean, Itsas Argi Andra Mari krosa Getxon (Bizkaia). Astelehenean, San Esteban eguna, Artica San Silbestrea Berrioplano-Artican (Nafarroa) eta eguberrietako krossa Lodosan.
Comments