ARAUDIA
1. ARTIKULUA
​
Txindoki Jaso Autowag atletismo taldeak Beasain, Lazkao eta Ordiziako Udalen laguntzarekin XXV. Josetxo Imaz Memoriala antolatu du 2025ko irailaren 28an, goizez. Lasterketa herrikoia Ordiziako Altamira auzotik aterako da, estadioaren kanpoko aldetik hain zuzen ere, goizeko 11:00-etan ohiko ibilbidea egiteko, Beasain eta Lazkaotik pasatuz, eta helmuga Ordiziako Altamira estadioan izango da, 10 km-ren ondoren.
​
2. ARTIKULUA. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Nahi duenak har dezake parte lasterketa honetan, bereizketarik gabe: kategoria, sexua edo nazionalitatea, atleta federatua izan ala ez. Adinari dagokionez, 2010 urtean edo lehenago jaiotakoek bakarrik ahal izango dute parte hartu. 2010an jaiotakoek gurasoen baimena izan beharko dute. 500 lasterkarik baino ez dute parte hartuko. Lasterkari bakoitzak erantzukizun osoa du lasterketan eta probari aurre egiteko adinako egoera fisikoa duela bermatuko du.
3. ARTIKULUA. INSKRIPZIOAK
​
Izen emateak abuztuaren 18an irekiko dira.
Kronometraia erabili eta botatzeko txip dortsalarekin egingo da.
Inskripzioaren prezioa: 15 €
​
3.1- IZENA EMATEKO MODUA
Izen-ematea on-line izango da www.kronoak.com helbidean. Abuztuaren 18an irekiko da epea eta irailaren 27an, 21:00etan amaituko da. EGUN BEREAN EZINGO DA IZENA EMAN.
​
4. ARTIKULUA. DORTSAL TXIPA JASOTZEA
​
Dortsal guztiak irteera eremun entregatuko dira zuzenean:
​
5. ARTIKULUA. LASTERKARIAREN POLTSA
​
Lasterkariaren poltsa lasterketa amaitzean emango da.
​
6. ARTIKULUA. DUTXAK
​
Lasterketa herrikoieko partehartzaileek dutxatzeko aukera izango dute Altamira estadioan.
​
7. ARTIKULUA. DESKALIFIKATZEKO ARRAZOIAK
​
Irteeran eta helmugan kontrolak egongo dira, eta lasterkari guztiek pasatu beharko dituzte nahitaez alfonbrak. Atleta guztiek epaileen esanetara egon beharko dira probaren hasiera baino 5 minutu lehenagotik, alegia, 11:00-ak baino 5 minutu aurretik.
​
Frogaz kanpo uzteko arrazoiak honako hauek izango dira:
• Ibilbide osoa ez egitea.
• Dortsalaren publizitatea aldatu edo ezkutatzen badute.
• Dortsala edota txipa beste lasterkari bati esleituta eramatea.
• Edizio honetarako esleitutako jatorrizko dortsala ez eramatea.
• Helmugan dortsalik gabe sartzea.
• Epaileen edo antolakuntzako langileen jarraibideei kasurik ez egitea.
• Halaber, gogorarazten da erabat debekatuta dagoela ibilbide barruan antolakuntzakoak ez diren ibilgailu motordunak edo bizikletak sartzea.
​
8. ARTIKULUA. LAGUNTZA MEDIKOA
​
Laguntza medikoa izango da ibilbidean zehar, baita helmugan ere. Antolakuntzak lasterkariei gomendatzen die azterketa medikoa egitea proba egin aurretik, parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuz lasterketetatik erator daitezkeen kirol jardueraren arriskuak.
​
9. ARTIKULUA. PARTE-HARTZAILEEN ASEGURUA
​
Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza izango du indarrean dagoen legeriaren arabera. Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiak istripu-aseguru poliza batek babestuko ditu kirol aktibitatearen garapen zuzenaren ondorioz gertatzen direnean, eta ez sekula jokaera okerretatik datozenak, ezta lasterketara joan eta itzultzean gerta daitezkeenak ere.
​
SAILKAPENAK
​
Proba bukatutakoan, www.kronoak.com gunean eta klubaren webgune eta sare sozialen bidez helaraziko dira ahal bezain laster.
IBILBIDEA

HAURREN PROBAK
10:00
Benjamin neskak (2017an jaioak - 3.maila)
Benjamin mutilak (2017an jaioak - 3.maila)
10:15
Benjamin neskak (2016-an jaioak - 4.maila)
Benjamin mutilak (2016-an jaioak - 4.maila)
10:25
Alebin neskak (2014-2015an jaioak)
Alebin mutilak (2014-2015an jaioak)
10:35
Infantil neska eta mutilak (2012-2013an jaioak)
Kadete neska eta mutilak (2010-2011an jaioak)
SARIAK
Lasterketa bakoitzean lehenengo hirurek trofeo bana jasoko dute. Sari banaketa beraien lasterketa amaitu eta segituan egingo da. Korrikalari guztiek opari-poltsa izango dute.

URRITASUN FUNTZIONALA DUTEN ADIN TXIKIKOEN LASTERKETA
ZURE IRRIFARRA, GURE INDARRA elkartearen eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren laguntzari esker, aurten beste behin, urritasun funtzionala duten adin txikikoek lasterketa gurpildun aulkietan egiteko aukera izango dute.
ARAUDIA
1. Parte hartuko duten adin txikikoek ez dute eskubiderik izango
inolako saririk jasotzeko sailkapenaren arabera. Parte hartzea izango da
helburu bakarra.
2. Parte hartuko duten adin txikikoek izena eman beharko dute lasterketan,
gainontzezko parte-hartzaileek bezala.
​
3. Debekatuta egongo da dorsalik gabe parte hartzea.
4. Parte hartuko duten adin txikikoek egiaztatu beharko dute gutxienez
%33-ko urritasun funtzionala dutela agiri ofizial baten bitartez izena
ematerakoan edota dorsala jasotzeko unean.
5. Parte hartuko duen adin txikiko bakoitzak edo bere ordezkari legalak
gainean eramango du eta aurkeztu egin beharko du izena ematean edota
dorsala jasotzeko unean gurasoen edo tutore legalaren baimenaren idatzia adin txikikoak proba horretan parte har dezan. Idatzi horretan ere adieraziko da araudi honetan jartzen duena beteko duela, baita proba horretako araudian jartzen duena ere.
6. Adin txikiko partehartzaile bakoitzak pertsona heldu bat izendatuko du, gutxienez, bera bultzatzeko eta lasterketa osoan bere arduradun izateko. Pertsona heldu honek bere dorsala eramango du eta adin txikikoaren ardura izango du irteeran, lasterketan zehar eta helmugan.
7. Adin txikiko partehartzaileak, irteeran, bera bultzatuko duen helduak duen mailaren araberako irteera lekua beteko du. Maila hau ezartzeko, helduak kilometro bakoitza betetzeko behar duen denborari 30 segundu gehituko zaizkio (hau da, 10 km.tako lasterketa batean 5 minutu gehituko dira). Dena den, Antolakuntzari dagokio, beharra ikusiko balu, partehartzaile hauei irteera gune berezia ezartzea. XXIV. JOSETXO IMAZ MEMORIAL lasterketan, urritasun funtzionala duten adin txikikoak irteeran atzeko aldean kokatuko dira.
8. Partehartzaile guztiek ardura zibilaren aseguruaren eta istripua aseguruaren babesa izango dute, izena behar bezela eman duten gainontzezko atletek izango duten moduan.
9. Adin txikikoek lur orotako kirol gurpil-autoak erabiliko dituzte, bereziki diseinatuak egongo direnak mugikortasun urritua duten pertsonek lasterketetan parte hartu ahal izateko. Gurpil-auto hauek ezaugarri hauek bete beharko dituzte: segurtasun-arnesa, etzaten den bizkarraldea eta hankak jartzeko oinarri zabala, egonkorra eta lurretik gertu gelditzen dena. Ezin izango da beste motatako gurpil-aulkitan parte hartu. XXIV. JOSETXO IMAZ MEMORIALA lasterketaren kasuan, parte hartuko duten gurpil-aulki guztiak begiratuko dira artikulu honek esaten duena betetzen dutela konprobatuz.



SAILKAPENAK
SAILKAPEN NAGUSIA
HAURREN PROBAK
KARTELA

PALMARESA
KONTAKTUA
e-posta: txindokiat@gmail.com
​
Telefonoak: 676735073 / 685755946 / 943085088
Posta kutxa: APARTADO DE CORREOS Nº 5. 20240 ORDIZIA

-001.jpg)
-001.jpg)


.png)
