Ohorezko mailako kluben ligako lehen jardunaldia
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
Larunbat honetan, kluben ohorezko mailako ligako lehen jardunaldia izango da, aire zabaleko pista-kluben Espainiako txapelketa. Espainiako 16 klub onenek hartuko dute parte, bai gizonezkoen bai emakumezkoen kategorietan.
Emakumeen kategorian, Iruñean egingo den partidan, Atlético San Sebastiánek parte hartuko du. Talde horretako Txindoki Jaso Autowag AT klub filiala da eta Irenia Apaolaza atleta zeraindarra 200 metro lauko proban eta 4x400 metroko errelebuan izango da. Halaber, talde berean Nerea Galparsoro ordiziarrak 100 metro lauetan eta 4x100 metroko erreleboan arituko da, Paula de Juan 400 hesietan, Dorleta Oiarbide mailu-jaurtiketan, Ane Torres pisu jaurtiketan eta Nora Tobar ataundarra altuera jauzian Grupoempleo Pamplona Atlético, Zaragozako Alcampo Scorpio 71 eta Irungo Super Amara BATen aurka arituko dira.
Gizonezkoen kategorian, Sorian egingo den topaketan, Real Sociedadek hartuko du parte. Talde horretako Txindoki Jaso Autowag AT filiala da eta Danel Pérez atleta ordiziarra altuera-jauzian eta Tolosa CFko atleta ordiziarra (baita klub filiala ere) Hodei Caballero 5 km martxan arituko dira Soriako Atletismo Numantino, S.G Pontevedra eta Extremadurako Capex-en aurka.
Larunbatean, Cambrilsen (Tarragona), VIII. Trobada Catalunya Meridional-Gipuzkoa atletismo-partida egingo da Kataluniako eskualde horretako atleten eta Gipuzkoako atleten artean. Pazko aste honetan 16 urtetik beherako atletak kontzentratuta egon dira bertan. Horietako 12 Txindoki Jaso Autowag taldekoak: Ainhoa Albisu, Joanes Arrrese, Ane Barandiaran, Irene Basarte, Liam Cabanillas, Elene Galparsoro, Elorri García, Maren Higuero, Ane Juarez, Beñat Mujika, Amaia Santamaria eta Maddi Mendizabal.
Igandean, Zaragozan, Espainiako maratoi-txapelketa egingo da. Iraia Mendia Bilbao Atletismoko lazkaotarra arduratuko da lasterketaren lehen kilometroetan eliteko atleten erritmoa markatzeaz.
Herri-lasterketetan, larunbatean, Enkarterri extrem trails Zaramillon (Bizkaia) eta Gerezi Trail Bidarretan (Nafarroa) izango dira; igandean, berriz, Oionen karrera solidarioa egingo da Araban, Barrika pirata trail lasterketa Barrikan (Bizkaia), Berako maratoierdia Beran (Nafarroa) eta Sasagaingo igoera.
Comments