top of page

Ordizia, munduko atletismoaren erdigunea

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Arratsalde historiko eta ikusgarria izan zen pasa den larunbatekoa, historian hizki larriz jarri beharreko horietakoa Txindoki Grupo Jaso Autowag AT, Ordiziako herri, Gipuzkoako atletismoarentzat... Txindoki ATk egindako lan eta esfortzu haundiak saria izan zuen, Ordizia Sari Nagusia-Jose Antonio Peña Meeting-a bezalako ekitaldi batek eman dezakeen guztia eman baitzuen. Euskadin antolatzen den nazioarteko atletismo ekitaldi bakarra da eta dena ondo atera zen: harmailetan ikuslegoa egotea aforoak baimentzen zuen neurrian eta mundu guztitik Aupa TVk egindako emanaldi bikaina streaming bidez ikusteko aukera izateak, Tokiora joateko gutxiengoren bat egiteko ametsa izango zen dena borobilduko zuena eta horrela izan zen Rose Mary Almanza kubatarrak 19:40 inguruan hasi zen 800 metroko lasterketan 1:56.42 marka eginda lortu zuena, gutxienekoa 3 segundutan hobetuz gainera eta 800 metroko munduko marka hoberena ezarriz... Eta hori guztia Ordiziako Altamira estadioan...


Diamond League deritzon goreneko mailako zirkuituan lortzen dira neurri horretako markak, eta ez beti. Maila horretan munduko atleta hoberenak bakarrik jarduten dira, teniseko Grand Slam deritzon frogak bezalako maila atletismoan, maiatzetik irailera ospatzen direnak munduko 15 hiri haundietan bakarrik: Gateshead, Doha, Florencia, Oslo, Estokolmo, Monako, Londres, Pekin, Paris, Eugene, Lausana, Brusela eta Zurich-en bukatuz. Ba oraingo hau Ordizian pasa da eta urte olinpikoan munduko marka hoberena egin da bertan. Hori horrela, Ordizian baditu jarraitzaileak Rose Mary Almanza kubatarrak Tokioko 800 metroko finalean uztailaren 30ean; bultza egingo zaio Goierriko bailaratik bederen olinpiar txapeldun izan dadin.


Markaren arabera banatzen diren puntuak kontutan hartuta, Rose Mary Almanza bera izan zen meeting-eko garailea, noski, 1227 puntu baitira bere 1:56.42 IAAFeko balioetan; hori horrela, berarentzat izan zen Bizi Herria saria. Gizonezkoetan Younes Chatooui marrokiarrak lortu zuen sari hau 400 metroetan 45.96 egin eta 1114 puntu lortuz. Aipatzeko beste garaile batzuk honako hauek izan ziren: Irati Mitxelena 100 metroetan 11.59 (+2.1) meeting-eko errekorra eginez eta haizeagatik ez bazen Gipuzkoako errekorra, Barbara Camblor 400 metroetan 53.15 eginda meetingeko eta Asturiasko errekorra, 1500 metrotan Beasain Saria lortuz Nerea Anasagasti 4:22.17rekin eta Malen Ruiz de Azura pertikan 4.42ko jauziarekin. Gizonezkoetan Adei Larrazek 10.54 egin eta Nafarroako errekorra lortu zuen 100 metrotan, 800 metrotan David de Blas garaile 1:50.12rekin, 1500 metrotan eta Beasain Saria eskuratuz Jorge Torrek 3:43.75, David Bascuñanak 13:53.15 5000 metrotan eta Juan Errandonea luzera jauzian 7.38ekin.


Etxeko atleten artean, Iraia Mendiaren 800 metroko marka pertsonala 2:14.43 eginda, lasterketa berean gizonetan Adel Ben Milouden 1:54.17 Gipuzkoako markarik onena aurten, Danel Perezen marka pertsonala 11:47ekin 100 metrotan eta 6.35 luzera jauzian, Nerea Galparsorok 12.07 (+2.1) eta 11.96 (+3.9) semietan eta Itsaso Estalak 12.72 (+2.7).

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page