Nora Tobar Espainiako txapeldun eta Irenia Apaolazak Gipuzkoako errekorra
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
23 urtez azpikoen Espainiako txapelketa handia Kantabriako hiriburura joan ziren hiru atleta urdinek egindakoa.
Nora Tobar atleta ataundarra, orain Atlético de San Sebastiánen taldean, altuera-jauziko Espainiako txapelduna izan da lehenengoan 1.80 gaindituta, eta hirugarren aldiz irabazi du kategoriako aire zabaleko pistako txapelketa, hau da, kategoriak iraun duen hiru urteetan.
Irenia Apaolaza zeraindarra izan zen Txindoki ATko beste ordezkari bat txapelketan. 400 metroetan Espainiako lehen txapelketan, 56.30 finalaurreko baten ondoren sartzea lortu zuen finalean, eta bertan 55.30 kronoarekin klubeko eta Gipuzkoako kategoriako errekorrak birrindu zituen, Amaia Bandresek zituenak ordura arte.
Leire Tobar atleta ataundarra Espainiako txapelketa batean izan zen lehen aldiz bere ahizpa Norarekin: Leirek kategoria estreinatu zuen eta Norak agur esan zion. Bada, Txindoki Jaso Autowag ATko atleta den Tobar gazteak 15.86 marka on batekin egin zuen estreinua.
Joan den larunbatean Donostian egin ziren parte-hartze libreko probetan, altuera-jauzian Danel Pérez 1.90 eta Ander Svensson 1.69 nabarmendu behar dira, 200 metrotan Ibai Garmendiaren 25.52 marka indargabetuta dago aldeko haize handiegiak eraginda (+2.3) Axier Olano 26.54 eta Markel Pérez 28.03 marka pertsonala. 300 metroko lasterketan, Alex Iraolaren debuta frogan (38.38). 1.500 metroetan Jon Etxeberria Iztueta 4.22.04. Donibane Lohizuneko meeting-ean, 800 metroko proban, Iraia Mendiak bigarren postua 2.17.74 rekin.
Asteasuko Santamañarako igoeran Gari Bravo lazkaotarraren 5. postua eta Beasaingo Marimurumendi mendiko maratoian 116. postuan Txindoki Jaso Autowag ATko Beñat Iturrioz 5:54:52 denborarekin.
20 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa, Torrenten (Valentzia)
Asteburu honetan, Valentziako Torrent herrian, 20 urtez beherakoen Espainiako aire zabaleko pista-txapelketa jokatuko da. Hiru atleta urdin izango dira.
Emakumeentzako 3.000 metro oztopoetako probetan, Iraia Mendia lazkaotarra izango da protagonista. Iraia Mendiak bi helburu argi ditu: podiumera igotzea eta, bide batez, Espainiako Atletismoko Errege Federazioak abuztuaren hasieran Caliko (Kolonbia) 20 urtez beherakoen munduko txapelketara joateko eskatzen duen munduko minimoa egitea. Iraia parte-hartzaileen bigarren markarik onenarekin joan da, 10:26.27rekin. Marka hori munduko World Athletics-eko (10.31.00) minimoa da jada, baina Espainiako federazioak 10 segundo gutxiago eskatzen ditu eta, zalantzarik gabe, denbora hori lor dezake.
Altuera-jauziaren proban Danel Pérez ordiziarra egongo da. Parte hartzaile guztien bosgarren markarekin joango da (1.97) eta, beti bezala, podiumean sartzeko borrokatuko da. Pista estalian 4. geratu zen eta oraingoan lortu ahal izatea espero dugu. Gogoratu Danel bere lehen urtean dagoela kategorian.
10 km-ko martxako lasterketan, Hodei Caballero Tolosako CFko ordiziarra izango da. Parte-hartzaileen hirugarren markarik onenarekin iristen da, Lepen (Huelvan) egindako 44:34 ibilbideko errekorrarekin. Hodeik egun ona badu podiuma lortzearekin poza emango liguke.
Donostian parte-hartze libreko probak egingo dira larunbat goizean, luzera mistoko jauzia eta altuera mistoko jauzia.
Herri-lasterketetan, larunbatean Etxebarriko herri krossa (Bizkaia) eta igandean Karmengo Jaiak krossa (Trintxerpe) ditugu.
Bình luận