Nora Tobar Espainiako txapeldun 23 urtez azpikoetan eta Europako txapelketetarako gutxienekoa
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
Klasiko bat ematen du, baina ez da hala, aurrekoan esaten genuen bezala. Nora Tobar ataundarraren onena espero da beti bere lehiaketa fetitxera, Espainiako txapelketetara, joaten den aldiro. Han inork ez bezala egiten du beti eta, gainera, altuera-jauzia bezalako lehiaketa batean erraza da egun txar bat izatea, baina Norarentzat ez baita oraindik egun hori iritsi txundituta gaude eta ez dugu batere presarik egun hori heltzeko.
Hemen gaude: Nerja (Malaga) igande goizean, Espainiako txapelketako emakumezkoen altuera-jauziaren finala 23 urtez azpikoen kategorian. Noraren helburua Valentzian pista estalian lortutako titulua berriro baliozkotzea eta jauzi egiten hasten da (denboraldi honetan 1.76ko marka hoberenarekin iristen da), lehenengo jauzia 1.63koa, 1.67koa, eta gainontzekoak ere gaindituz 1,76 arte. Dagoeneko Espainiako txapeldun, 1,78 lehenengoan, 1,80 ere bai pufaaa, baita 1,82 ere buaaahhh... 1,84 listoia gainditzeak Europako txapelketetarako txartela emango lioke... 8 jauzi egin eta gero, lehenengoan bota, bigarrena ere behera eta hirugarren eta azken saiakeran... Sekulako jauzia eta Tallinera! 1,86an hiruak behera.
Laburtuz, 23 urtez behekoen Espainiako txapeldun-titulua 1,84rekin, lehiaketa batean 8 zentimetroko astakeria hobetu du bere marka, 23 urtez azpikoen Europako txapelketa, Tallinen (Estonia), uztailaren 8tik 11ra, Espainiako urteko marka absolutu onena, Euskadiko eta Gipuzkoako betiko bigarrena, 2000. urtean Arrate Azkonaren errekorretik 1 cm-ra iritsi da. Zorionak Nora eta Odei.
Nerjan ere parte hartu zuten Dorleta Oiarbide ordiziarrek (Atlético de San Sebastián), 11. mailu-jaurtiketan (4 kg) 47,64rekin eta Paula de Juan (Tolosa CF, 4. postuan 400 metro hesietan 1.00.17rekin brontzetik bi ehunenetara baino ez.
Nerjatik ez oso urrun, Malagako hiriburuan master kategoriako Espainiako txapelketa jokatzen zen. Fran Torres ordiziarrak jauzi hirukoitzeko brontzezko domina lortu zuen 55 eta 59 urte bitarteko kategorian 10.01; Espainiako 4. altuera-jauzian, 1,50 eta Espainiako 6. pisu-jaurtiketan (6 kg), 10.52 markarekin.
Euskadiko 16 urtez behekoen txapelketan (Getxon), Jon Naldaiz txapeldun 1.000 metroko lasterketan 2.46,36rekin; eta Haitz Urrestarazuren brontzezko domina 2.51,34 marka pertsonalarekin; Aratz Zendon txapeldun pisu jaurtiketan 14,38ko jaurtiketarekin eta azpitxapeldun Zuhatz Sukia 13,43rekin; Zuhatz Sukia bera disko jaurtiketan txapeldun 39,54 marka pertsonalarekin. Uxue Artola Euskadiko txapeldun pisu jaurtiketan 1067rekin eta garazi Zubiaurre 6. 8,38kin. 1500 metro oztopoetan 4. Urko Etxebeste 4:52.84rekin eta Eneko Oliveira 7. 5:15.13rekin; ltuera jauzian Ander Izurietak 1.50ekin bere marka berdindu eta 5. postua, luzera jazuian Ekain Mujikak 4.92 marka pertsonala eta 7. postua; eta 100 metrotan Ekain Mujika 24. 13.56rekin eta Harri lasa 26. 13.64rekin.
Cambrilseko (Tarragona) 10 km-etan, Alexander Oiarbideren 5. postua (31.54).
Espainiako txapelketa absolutua Getafen
Asteburu honetako hitzordurik garrantzitsuena Espainiako txapelketa absolutua da, ostiraletik igandera Getafen jokatuko dena. Nora Tobarrek parte hartuko du altuera-jauzian igandean, eta parte-hartzaileen markarik onena izango du (1,84 m); Dorleta Armendarizek ostiralean mailu-jaurtiketa (4 kg), 9. marka hoberenarekin (54.58); Paula de Juanek larunbatean 400 metro hesietan eta 8. marka hoberenarekin iritsiko da, 1.00.03 markarekin; eta igandean, Nerea Galparsorok izena emand du.
Hemen, Donostian, larunbat goizean, Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldiko txanda, adin txikikoentzat eta masterrentzat, eta parte-hartze libreko probak, Txindoki ATko ordezkaritza zabala dutenak. Arratsaldean, Basaurin ere parte-hartze libreko probak daude: asteartean, hilak 29, Iruñeko Hiria meeting-ean Adel Ben Miloud 800 metrotan egongo da eta asteazkenean, hilak 30, probak Durangon.
Lasterketeta herrikoetan, larunbatean Esteribarren (Nafarroa) ultra lasterketa 165 km inguru, eta Hiru Herri lasterketa herrikoia Burlatan (Nafarroa); eta igandean, Triku Trail Etxarri Aranatzen eta Denontzat Race Hernanin.
Comentarios