top of page

Kontzentrazio garaia

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal


Apirilaren 10ean hasiko da ofizialki aire zabaleko pistaren denboraldia eta Arrrasateko Mojategiko pistetan parte-hartze libreko proba-jardunaldia egingo da. Hori dela eta, aste santuko eta pazkoko egun horietan kontzentrazioetarako izango da txanda, baina aurten oso motzak izango dira bizi dugun osasun-egoera dela eta.

23 urtez azpikoen kategoriako jauzien sektorean kontzentratuta egongo da Apirilaren 7tik 11ra Nora Tobar ataundarra eta Espainiako altuera-jauziko txapelduna dena. Espainiako atletismo-federazioak antolatu du Castellóko mediterraneoko hirian.

Gipuzkoako atletismoko federazioak egun bakarreko kontzentrazio txikiak antolatu ditu sektoreka Donostian. Hurrengo atleta urdinak izendatu dituzte: Leire Tobar hesietan, martxoaren 30ean; Uxue Artola, Ane Torres, Aratz Zendón, Zuhatz Sukia eta Garazi Zubiaurre jaurtiketetan apirilaren 8an eta apirilaren 11an Danel Perez jauzi horizontaletan.

Emaitzak

Azkenean, hainbat arrazoi direla medio, joan den larunbatean Barakaldoko pistetan jokatu zen aire zabaleko irapeneko pistako Euskadiko Txapelketarako hasieran izena eman zuten lau atleta urdinetako bat bakarrik azaldu zen hitzordura.

Ordiziako atleta beteranoa, Asier Auzmendi, bikain ibili zen 10000 metroko bere seriean (25 bira). Sasoi ezin hobean zegoela erakutsi zuen eta 35.44,76 marka pertsonala egin zuen 45 urterekin. Euskadiko bigarrena bere master kategorian(45etik 49ra) eta, guztira, 30. egin zuen 18 atleta “gaztetxo” utziz bere atzetik.

Emakumeen kategorian, Altamirako pistan ohikoak diren ondoko bi atleten emanaldia aipatu behar da 10000 metroko kategoria absolutuan: Batetik, Bilboko Atletismoko Maite Arraiza donostiarra Euskadiko hirugarrena zena eta 37.32.44 marka pertsonalarekin brontzezko domina lortuz eta, bestetik, Goierri-Garaiko Ormaiztegiko Naroa Sagarna atletarena, 38.57.34 marka pertsonalarekin 6. eginez.

Comments


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page