top of page

Iraia Mendia, 3.000 metroko 20 urtez azpikoen Espainiako txapelduna

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Eguzkia Antequeratik ateratzen dela dioen esaera ezagun horren arabera, badirudi Txindoki Jaso Autowag AT taldeko bi atletek 20 urtez azpikoen kategoriako pista estaliko Espainiako txapelketa jokatu zutela larunbatean Malagako hiri horretan emaitza bikainekin.

Aurrekoan jakinarazi genuen Iraia Mendia eta Danel Pérez atletak sasoi onean eta ia den-dena egiteko aukerarekin joaten zirela aurtengo neguko hitzordu nagusira, kategoriako Espainiako atleta onenak aurrez aurre dituzula jakinda.

Bada, Iraia Mendia atleta lazkaotarra, 3.000 metroko lasterketan Espainiako txapelketara zihoan eta denborarik onenarekin bertaratzen zen. Hori bai, beste lasterkari batzuekin parekatuta zegoen faborito izaeran, eta ez zen bera “nagusia”, nahiz eta rankingaren buru izan. Lasterkririkk onena puskatzera irten zen eta Iraia bere atzetik; lehen kilometroa 3:17an egin, bigarrena 3:24 eta hirukoa zena seikote bilakatu zen. 800 metro faltan Iraiak aurrera egin eta 40 metroko aldea atera eta bukatu arte mantendu ahal izan zuen, azken kilometroa 3:06ko partzial bikainean eginez. 46 urteko historian, klubeko estatuko iraupeneko lehen txapelketa lortu zuen Iraiak horrela.




Iraiak 9.47.01 denborarekin amaitu zuen Euskadiko 20 urtez azpiko errekor berria 3000 metroko bere bigarren lasterketan, 2021eko abenduaren 26an Donostian egindako errekor zaharra hobetuz. Izan ere, proba hori 9.49.67an egin zuen lehen aldiz. Hori izan zen, hain zuzen ere, negua amaitzeko modurik onena, bai pistan bai krosean egindako denboraldia borobilduz. Zorionak, Iraia!

Iraia lehiatu baino ordu bat lehenago, Danel Pérez ordiziarrak altuera-jauziko lehiaketa handi bat eskeini zigun, 1,95eko markarekin bertaratzen zelarik. Azkenean, Danel ez zen inoiz hobeto aurrez aritu, 4. postuan amaitu baitzuen (txokolatezko domina), 1.97 metroko altueran, hirugarren jauziarekin hau gaindituz. Aurretik egindako nuloek utzi zuten podiumetik kanpo. Hala ere handia egindako!




Espainiako Kros Txapelketan, 16 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen kategorietan, Getafen jokatu zenean, Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten lau atleta urdinek. Sub 16 kategorian Euskadiko onena Urko Etxebeste zen, nahiz eta bareak helduta ezin izan zuen bere maila erabat erakutsi; Haitz Urrestarazuk ere lasterketa bikaina egin eta 46. postuan sartu zen. 18 urtez azpikoen kategorian, Jon Naldaiz olaberritarrak lasterketa handia, atzetik aurrerakoa egin eta 28. postuan amaitu zuen. Euskadiko 4. atleta izan zen lehen urteko atleten artean 10. sartuz helmugan, eta 4. postua lortu zuten selekzioen artean. Nahia Iraola ordiziarra izan zen 18 urtez azpikoen emakumeen lasterketan, eta izan zituen arazoen ondorioz, lasterketa utzi behar izan zuen.




Estatu Batuetan, Ane Torresek pisua (4 kg) bota zuen 12,30era, Alabamako Mobile hirian aire zabalean egin zuen lehen lehiaketan.

Erantzun handia eman zitzaion Altamiran larunbatean pertikaz egindako jauzi saioari, Ander Cerezo teknikariaren zuzendaritzapean, zeinak atletismoko diziplina eder hori 10 atletari erakusteko aukera izan baitzuen. Seguru asko, aurrerago saio gehiago egongo da.




Beasaingo lasterketa herrikoian, 5,5 km-ko bikotekako lasterketan, Gari Bravo Txindoki ATko lazkaotarraren eta Maite Arraiza bikotearen garaipen ukaezina; gainera, lasterketako errekorra hautsi zuten. Seigarren postuan Txindoki ATko Inge Iza lazkaotarra sartzen zen Bolitas Anaiakeko Asier Iza aitarekin batera.




11 km-ko lasterketan, José Antonio Blancoren “Txuri” podium ona hirugarren postuan. Aspaldi ez zuen bisitatu leku hori esioak zirela eta. Txindoki ATko Beñat Iturriozen beasaindarraren karrera handia eta 4. postua, eta oso ondo Asier Auzmendik 18. postuan. Bolatxo Anaiaken artean, Mitxel Cuadrado 27. zen, Mikel Mendizabal 34. eta Josi Etxebarrieta 36.




Udaberriko lasterketan (EHU), Donostian, 10 km-an, 26. zen Álvaro Calderon (34.13), Gorka Satrustegi 35. (34.42), Imanol Oiarbide 58. (35.47) eta Iker Iztueta 77. (36.35) eta Egoitz Iztueta 79. (36.37).

Asteburua

Asteburu honetan, atletismo-jarduera igandean Zumarragan egiten den azken eskola-krosera murriztuko da, eskola-kirolaren murrizketengatik lehenago bertan behera utzi ondoren.

Egutegi nazionalak bi hitzordu garrantzitsu ditu, 10 km ingurukoak: larunbatean, 10 km Villa de Laredo Kantabrian, eta igandean, San Joseren 10 km Villasana de Menan (Burgos).

Herri-lasterketetan, larunbatean, Arriarango mendi lasterketa Beasainen, Kolazinoko mendi lasterketa Bedian (Bizkaia) eta Jurramendi Trail Jejurra Aiegin (Nafarroa). Igandean, Zestoako herri krossa Zestoan, Lasturko mendi lasterketa Lasturren, Donostiako hiru mendiak Donostian, Larraul- Ernio-Larraul mendi lasterketa Larraulen, Naberan Herri Krossa Ondarroan (Bizkaia) eta Corralito Altuan (Nafarroa).

Comentarios


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page