Gipuzkoako aire zabaleko pistako denboraldi hasiera Arrasaten
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
Larunbat honetan, Arrasateko Mojategiko pistetan, Gipuzkoako aire zabaleko pistaren atletismo-denboraldia hasiko da.
Ilusioz betetako denboraldia da eta, iaz ez bezala, ahal zen moduan uztailaren 30ean hasi zena publiko-murrizketekin eta beharrezko protokoloekin; atletak dagoeneko ohituta daude pista estaliko denboraldi oso bat baldintza berdinetan bizi izan ondoren, eta aurten ohiko datetan hasiko da behintzat.
Zerupeko pista-denboraldia polita izango da. Hemen, etxean, Altamirako pista berri eta politak ere izango du protagonismoa; izan ere, hainbat lehiaketa egingo dira hainbat egunetan. Oraingoz, dagoeneko baieztatuta daude, eta denboraldia nola joango den zain, markak kontrolatzeko bigarren jardunaldia izango dugu maiatzaren 1ean (larunbata) eta V José Antonio Peña meeting-a ekainaren 19an (larunbata).
Larunbat arratsaldean, markak kontrolatzeko lehen jardunaldia izango da Arrasaten. Txindoki Jaso Autowag AT taldeko 18 atleta izango dira eta horietako seik kolore urdinekin debuta egingo dute.
Comments