top of page

Donostiako maratoia

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asteburu honetan, atletentzako hitzordurik garrantzitsuena, beti bezala azaroko azken igandean, Donostiako maratoia izango da. Berrogeita lau urtera iritsiko da maratoia, eta nabarmen aldatuko da ibilbidea. Izan ere, lehen aldiz, lasterketa Hernani kaletik atera eta Donostiako Boulevardera iritsiko da, hiriko erdigunera, eta Anoetako kirol-eremua lehen aldiz utziko da, beti aukeratu baita probako helmugatzat. Gipuzkoako federatuen txapelketa ere izango da, betiko moduan.

Maratoiarekin batera, maratoi-erdia eta 10 kilometroko lasterketak ere egingo dira.

Pista-lehiaketetan parte-hartze libreko probak ditugu larunbatean Getxon (Bizkaia).

Asteburuko beste lasterketa batzuk hauek dira: larunbatean, Azkoitiko herri lasterketa Azkoitian, San Saturnino kros herrikoia Artaxoan (Nafarroa) eta igandean, Santurtzitik Bilbora, Izarlokak Sodupen (Bizkaia), genero-indarkeriaren aurkako lasterketa solidarioa Obanosen (Navara) eta Fouleé du Partage, Iparraldean.

Emaitzak

Ordiziako Altamirako pistan egindako luzera-jauziko eta jauzi hirukoitzeko probetan, 16 urtez azpiko atleta urdinek errendimendu ona izan zuten. Luzera-jauzian, Beñat Mujikak 5.12 marka pertsonala aire zabalean eta Joanes Arresek debutean 5.06; nesketan Amaia Santamariak 4,32 bere markatik gertu. Jauzi hirukoitzean, berriz, Beñat Mujikak 10,39, Joanes Arresek 10,37 eta Amaia Santamariak 8,94, denek ere beraien debutean.

Irun Hiria krosean, kategoria federatuetan, Beñat Iturriozeko gizonezkoen lasterketa absolutuko 10. postua nabarmendu behar da, 23 urtez azpikoen artean bigarren.





Eskola-kategorietan, nabarmentzekoak dira Ordiziako Jakintza ikastolako Intza Arrondoren garaipena nesken artean, zazpigarrena Beasaingo Andramendi ikastolako Malen Higuero zen eta 16. Ordiziako Jakintzako Irene Basarte. Infantil mutil kategorian, 19. Beasaingo Loinazpeko Mikel Garmendia. Kimuen kategorian, Beasaingo Andramendiko Aiora Urteaga 6. eta 8. Ataungo Jose Migel Barandiaraneko Itoitz Odriozola. Mutilen alebin kategorian: 8. Ibai López Aita Iparragirre Idiazabalgoa; 9. Julen Lekuona Lazkaoko San Benito; 23. Enaitz Mendizabal, Zegamako Aitxuri; eta 36. Aietz Aldanondo, Lazkaoko San Benitokoa; horrela Txindoki ATk bigarren postuaren jabe egin zen.




Comments


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page