Atletismoa zazpi hiritan
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
Asteburu honetan txokoko atletek errepidera jo beharko dute zazpi hiritan atletismoan parte hartuko baitute: Valladolid, Bartzelona, Castelló, Gasteiz, Palentzia, Durango eta Miranda de Ebro.
Larunbatean kluben ohorezko mailako ligako bigarren jardunaldia izango dugu. Atlético San Sebastiánekin egongo dira, Valladoliden, Txindoki Jaso Autowag AT taldeko Nora Tobar altuera-jauzian eta Irenia Apaolaza 200 metroan eta 4x400. Hauez gain, Dorleta Armendariz eta Dorleta Oiarbide mailu jaurtiketan eta Nerea Galparsoro 4x100 eta 100 metro lauetako serie gehiegarrian izango dira Ordiziako beste hiru atleta klub donostiarrarekin.
Bartzelonako ohorezko mailako kluben ligan, Real Sociedadeko gizonezkoen taldean egongo dira Oktavian Romanescu 100 metro lauko lasterketan eta 4x100 metroko errelebuan, Gari Garmendia pisua jaurtitzen eta Tolosa CFko Hodei Caballero Real Sociedaden klub filialaren ordezkari gisa izango da 5 km-ko martxan.
Castellon eta Grupompleo Pamplona Atlético taldearekin, Alexander Oiarbide ordiziarra egongo da kluben ohorezko mailako bigarren jardunaldian, 3.000 metroko proban.
Gasteizen, parte-hartze libreko probetan, Itsaso Estala abiadura-lasterkari lazkaotarra egongo da 100 eta 200 metroan.
Igande goizean, Feria Chica txapelketa jokatuko da Palentzian, eta 800 metroko lasterketan, Adel Ben Miloud atleta ordiziarra arituko da.
Landako pistan, Durangon, Euskadiko Master txapelketa jokatuko da. Txindokiko Jaso Autowag AT taldeko atletak ez dira faltako.
Miranda de Ebron (Burgos), mendiko lasterketen Espainiako Kopako bigarren proba izango da. Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioak (FEDME) antolatzen du, CxM miranda de Ebro izenekoa. 34 km-ko metrajea du eta Obarenes mendietatik eta Toloño mendilerrotik igarotzen da. Algamitasen (Sevilla), lehen proban, Lide Urrestarazu ordiziarra 4. izan zen kategoria absolutuan eta irabazle 23 urtez azpikoen kategorian, eta Irati Zubizarreta beasaindarrak ia probaren amaieran lasterketa utzi zuen.
Euskadiko zazpi txapeldun
Atleta urdinek Euskadiko 18 urtetik beherakoen eta 20 urtetik beherakoen txapelketan parte hartu zuten Durangon. 10 atleta joan eta 7 izan ziren Euskadiko txapeldunak.
18 urtez behekoen kategorian, Danel Pérez altuera-jauzian Euskadiko txapelduna izan zen eta 1,92 jauzi egin zuen, marka pertsonala. Klubeko 18 urtez azpikoen kategoriako errekorra berdintzen du Eneko Barandiaranekin partekatuz eta, gainera, 18 urtez azpikoen estatuko gutxienekoa egin du, Huelvako estatukoan uztailean lehiatzeko. Euskadiko Txapeldunak baita ere Unai Mendizabal 1.500 metroan 4.34.75 markarekin; Nahia Iraola 1500 metroan 5.04.05 denborarekin; eta Sara García pertikan 2.20 metroko jauziarekin. Garazi Etxeberria 100 metrolauetan 20. 13.62 markarekin.
20 urtez behekoen kategorian, Euskadiko txapelketa Iraia Mendiarentzat 800 metroan, 2.22.07rekin; Irenia Apolaza 200 metroan, 25.27 marka pertsonal aire zabalean; eta Hodei Caballero (Tolosa CF) 5 km-ko ibilaldian, 24.52.76rekin. Leire Tobar 4 zen 100 metro hesietan, 16.50ekin eta ez zen 100 metro lauko finalean aritu, finalerdietan sailkatu arren 13.70ekin. Unax Auzmendi 11. zen 200 metrotan, eta kanpoan 24.88 marka pertsonala lortu zuen.
Zaragozako Ibercaja Ciudad sari nagusia ahaztekoa izan zen, sekulako haizea izan baitzen eta marka guztiak hondatu baitzituen. Nerea Galparsoro 7. zen 100 metroko finalean, 12.88 (-4.3) lasterka 12.82an finalerdietan (-2.4), Itsaso Estala 10. zen 100 metroan, 13.16rekin (-4.4) finalerdietan, eta Octavian Romanescu 10. zen 100 metroan, 11.43 (-4.3) finalerdietan. Alexander Oiarbide 15º zen 5000 metrotan 15.58.91rekin.
Asteazken honetan Tolosan egin diren parte-hartze libreko probetan, hauek nabarmendu behar dira: Leire Tobar (16.40), Ander Izurieta (1.45) altuera-jauzian eta Zuhatz Sukia (1 kg) disko-jaurtiketan (38.80).
Comments