top of page

Atleta urdinak sei lehiaketatan

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asteburu honetan, zerupeko pistaren atletismo-denboraldiko ia erdigunean sartuta, atleta urdinentzako lehiaketak pilatzen ari dira.

Asteburu honetan, larunbat arratsalde eta igande goizean, Euskadiko txapelketa absolutua egingo da Landako pistan, Durangon, eta urdinen ordezkaritza zabala izango da.

Larunbat arratsaldean, Donostiako Anoeta estadioko pistan, Gipuzkoako adin txikikoen txapelketa eta parte-hartze libreko proba gehiago egingo dira.

Valladoliden, larunbatean, 18 urtez azpikoen Espainiako federazio-txapelketa jokatuko da. Euskadiko selekzioarekin Aratz Cendon atleta urdina arituko da pisu-jaurtiketan, Uxue Artola disko-jaurtiketan eta Eneko Rodríguez 4x100 metroko txanda mistoan.

Larunbatean baita ere, Kantabriako Los Corrales de Buelnako atletismoko sari nagusia izango da eta bertan Iraia Mendia dago izena emanda 1.500 metroko lasterketan.

Alacanteko La Nucía herrian, larunbatean, Espainiako Bigarren Mailako Kluben Master Txapelketa egingo da. Txapelketa horretan, Atlético Renteria klubak parte hartuko du emakumezkoen kategorian, eta master kategorian Txindoki AT filiala izanda, Lurdes Intxausti atleta urdina pisu eta mailu jaurtitzeko probetan arituko da.

Astelehenean, Eibarko Umbeko pistan, parte-hartze libreko proba-jardunaldia egingo da, eta bertan ere izango dugu ordezkaritza.

Herri lasterketetan, asteburu honetan, agendak 14 proba iragarri ditu. Larunbatean, EH Mendi Erronka ultra traila Leitzan (Nafarroa), Ortuellako kronoeskalada Bizkaian, San Cristobal Xtreme Berriobeitin (Nafarroa), Cabanillasko altxorra Nafarroan eta Peñalenen gaueko ibilaldia (Funes, Nafarroa). Igandean, Arnoko mendi lasterketa Mutrikun, Intxintxu trail Oiartzunen, Galdaramiño igoera Eibarren, Lantzeluze Berriozarren (Nafarroa), Amador Palma krosa Sestaon (Bizkaia), Laudioko 10 km-ko memoriala Araban, Arratiako maratoi txikia Igorren (Bizkaia), Iratiko ibilbidea Bizkaian.

Emaitzak

Gipuzkoako txapelketa absolutuan, Donostian, emakumeen artean, Leire Tobar Gipuzkoako txapeldun izan zen 100 metro hesietan, 15.63rekin (+2.2) finalean, eta 15.65rekin (+0,5) erdifinalean. Urdinako atleta ohiak, orain, Atlético San Sebastianen, Nora Tobar, altuera-jauzian 1,74rekin, Dorleta Oiarbide 48,92rekin mailu-jaurtiketan eta Nerea Galparsoro 200 metrotan 25.37rekin.Azpi-txapeldunak hauek izan ziren: Nahia Iraola 1500 metroan 4.53.25 marka pertsonala kanpoan, Nerea Galparsoro 100 metroan 12.27. Uxue López zazpigarrena 100 metrotan 12.72 marka pertsonala, Itsaso Estala 9garren 12.63 marka pertsonala, Maddi Garate 14.88 marka pertsonala eta Maddi Oiarbide 14.94. 200 metrotan Itsaso Estala 6garren 26.47rekin eta Leire Tobar 8garren 26.96rekin. Pertika jauzian 4garren sara García 2.40rekin, Maddi Mendizabal 5garren 2.40rekin 16 urtez azpiko klubeko errekorra eginez, eta Elorri Garcia 7garren 2.10eko marka pertsonalarekin zerupean.






Pisu-jaurtiketan parte hartze askeko proba paraleloetan (3 kg), Uxue Artola 11.35 marka pertsonala eta Garazi Zubiaurre 10.01 marka pertsonala eta 100 metrotan 16 urtez azpikoen hesiak, Amaia Santamaria 18.47 bere debutean.

Gizonetan, Gipuzkoako txapelduna izan zen Real Sociedad-eko Gari Garmendia izaldar urdin ohia pisua jaurtitzen (7.260 kg), 14.70ekin. 100 metroan, Markel Pérez 13.46 marka pertsonala, 200 metroan Alex Iraola debuta (25.02 (+3.1), 400 metroan Alex Iraola 54.74, 1.500 metroan Unai Mendizabal 8garren 4.11.8rekin eta Eneko Oliveira 4.34.02.

Parte-hartze libreko proba paraleloetan, pisu-jaurtiketan (5 kg), Aimar Alustiza 14.50 marka pertsonala. 1.000 metroko lasterketan, hiru atleta urdinen protagonista Alex Iraola erbi lanetan aritu zen, Haitz Urrestarazuk 2.37.75 eta Urko Etxebestek 2.38.10 egiteko 2.42.00eko kadete mailako minimoa lortzeaz gain, Xabier Mirandaren taldearen errekor zaharra (1991koa, 2.38.4koa) jaisteko.




Gasteizko Eskolarteko Euskadiko Txapelketan, Gipuzkoako selekzioarekin joaten ziren zazpi atleta urdinen emanaldi ezin hobean, denak igo ziren podiumera. Mutiletan, Jon Eskisabel Euskadiko 3.000 metroko txapelduna 10.47.46; nesketan, Intza Arrondo, 3.000 metroko txapelduna 11.15.66 eta txapeldunordea Ane Iparragirre 11.54.77; 1.000 metroko txapelduna Ane Barandiaran 3.12.53; pisu-jaurtiketan Izaro Zendon 9.82, altuera jauzian Maddi Mendizabal txapeldunorde 1.43; Elene Galparsoro txapeldunorde 150 metrotan 20.26 eta Gipuzkoarekin txapeldun 4x80 erreleboan.






Durangon egindako Euskadi Master Txapelketan, titulu bikoitza Lurdes Intxaustirentzat: mailu-jaurtiketa (3 kg) irabazi zuen (28.48 marka pertsonal eta Euskadiko errekor berria master-55-59 kategorian), eta pisu-jaurtiketa (3 kg) 8.87. Angel Pérez “Pululu” 3.a zen 1.500 metroan eta 4.a 5.000 metroan 50-54 Master kategorian.

Hondarribiko 10 km-ko lasterketan, 45. postuan amaitzen zuen Samuel Vegak 37:09rekin, hesteetako minaren ondorioz hirugarren kilometrotik ezin berea eman.

Zegama junior trailen, Jon Naldaizen 4. postua aipagarria, Ethan Cabanillasen 11. postuan eta Jokin Leundan 18. postuan.

Zegama-Aizkorri maratoia Odilo Rivelak 248. postuan amaitzen zuen 5h.49.58an.

Coruñako “Los Cantones” ibilbideko atletismo-sari nagusian, Hodei Caballeroren 20 urtez azpikoen 10 km-ko ibilbideko emanaldi nabarmena; helmugako 8. zen 46:43rekin eta estatuko 5. atleta.

Comments


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page