top of page

Aratz Zendon eta Jon Naldaiz Oviedoko 16 urtez beherakoen estatuko txapelketan

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asturiasko hiriburuan jokatuko da, asteburu honetan, 2021 denboraldiko pista estaliko azken txapelketa. Zehazki, 16 urtez beherakoen Espainiako pista estaliko txapelketa jokatuko da. Txapelketan zortzi atleta gipuzkoar egongo dira, Txindoki Jaso Autowag AT taldeko bi.

Pisu-jaurtiketa proban (4 kg) hartuko du parte Aratz Zendon ordiziarrak igande goizean, bere Espainiako bigarren txapelketan. Oraingo honetan, abenduaren 20an Madrilen lortutako Espainiako txapeldun-titulua defendatu behar du. Izan ere, lehiaketa handi batean, 15.66ko marka batekin irabazi zuen. Marka horrek, titulua emateaz gain, 2020. urtea bukatzean kategoria horretako estatuko rankingaren buru izatea ekarri zion.

Aratzek negu ona egin du: Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna izan da eta estatuko hitzordura 15.90eko jaurtiketa hoberenarekin joan da. Hori dela eta, egun ona izatea espero dugu eta lehiaketa ona egitea, beste poz bat har dezagun.

Jon Naldaiz Olaberritarra Espainiako txapelketa batean arituko da larunbat arratsaldean lehen aldiz 3.000 metro lauko proba zail eta gogorrean, pista estaliko programako probarik luzeenean. Jonek, hiru hilabeteko entrenamendu jarraituan eta lehiatu daitekeen ala ez zalantza etengabean, azkenean lau lasterketa zoragarri egin ditu eta azkar erakutsi du nolako eskola duen. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna ere izan da. Oviedora joan da Jon bi finalak jokatuko dituzten 16 parte-hartzaileen zazpigarren markarik onenarekin. Sailkapenaren arabera, A finalean zortzi onenen artean izatea espero dugu.




Jonek 9.22.36ko marka du. Pista estaliko Espainiako laugarren markarik onena izan da eta beti da zailagoa lehiatzea barruan, 200 metroko pistak baitira (Oviedoko kirol-jauregikoa 180 metro eta lau kalekoa da), eta aire zabaleko soka 400 metrokoa da. Espainiako estatuan zortzi pista baino ez daude estalita eta probintzia askok aire zabalean egin behar dute korrika neguan: 3.000 metroko proban parte hartu duten 16 lagunetatik 11k “kanpoan” marka lortu dute.

Jonen helburua oso argia da: ikastea, gozatzea, esperientzia hartzea eta ahalik eta azkarren iristen saiatzea; sari nagusia Espainiako 16 onenen artean egotea da.

Emaitzak

Parte hartze libreko probetako azken mini-eguna antolatu zen 16 urtez azpikoen kategorian pista estalian markak lortzeko. Froga horiek joan den larunbatean jokatu ziren Donostiako belodromoan.

16 urtez azpikoen pisu-jaurtiketan, 3 kg-ko bola jaurtitzen zuen Uxue Artolak 9.62 eta Garazi Zubiaurrek 8.73. 600 metroko lasterketan, 16 urtez azpikoen kategorian, debut ona Ethan Cabanillasen (1.35.62) eta Eneko Oliveirarentzat (1.38.04), eta 3.000 metroko proban (16 urtez azpikoen kategorian), Jon Naldaizen lasterketa handia bere marka jaitsiz.




Atletismoko Criteriun nazionalean, Murtziako Hiria ibilbidean, Tolosa CFko Hodei Caballero ordiziarraren lasterketa handia 10 km-ko proban. 9. postuan iritsi zen, 47,19ko krono handi batekin 46,52ko bere krono onenetik pixka batera; 24 graduko tenperaturak ez zion onik egin. Aipatzekoa da Hodei 2003an jaiotakoartean 4. izan zela eta 20 urtez azpikoen artean zazpigarren.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page