Dorleta Armendariz 5. mailu-jaurtiketan Espainiako txapelketan
Txindoki Grupo Jaso Autowag ATko Dorleta Armendariz ordiziarrak emanaldi bikaina eskaini zigun Madrilen egindako Espainiako txapelketa absolutuan.
Jaurtitzaile urdinak, lehiaketa handi batean, Espainiako 5.a amaitu zuen mailu-jaurtiketan (4 kg) 54.99ko jaurtiketarekin; orain arte, denboraldi atipiko honetako jaurtiketarik onena.
Dorleta 9. iritsi zen ranking-ean parte hartu zuten 11 atleten artean Madrileko zitara. Finalista izatea zuen helburu (8 lehenak). Horrek sei jaurtiketa egiteko aukera ematen du, eta ez hiru bakarrik eta, bide batez, joan den abuztuan Leonen egindako 53.09 denboraldiko markarik onena hobetzea lortu zuen.
Bada, horrrela, Dorletak erakutsi zuen espezialitate horretako Euskadiko gaur egungo “recordwoman” zergatik den eta klubean nazioartean urrunen heldu den atleta dela, Caliko (Kolonbia) gazteen munduko txapelketan munduko bederatzigarrena izan baitzen 2015. urtean.
Espainiako txapelketa absolutuan parte hartu duen bigarren aukera honetan Dorletak aurrez Getafen 50.99 botata lortu zuen 11. postua hobetu du.
Orain, Dorletak, denboraldi berezi honetan, Ordiziako “Trevijano”-n jardun da, Gipuzkoan jaurtiketa-zirkulurik ez dagoelako, eta Espainiako 23 urtez azpikoen txapelketa prestatzen ari da, Sevillan hilaren 26ko eta 27ko asteburuan egitekoa, podiumean sartzeko asmo argiarekin.