top of page

Euskadiko Kros Txapelketa Gernikan


Asteburu honetako egitarau atletikoaren barruan, hitzordu garrantzitsuena igandean izango da, Gernikan egingo den Euskadiko banakako eta taldekako kros txapelketarekin, iazko otsailaren 3an Ordiziako Oianguko zelaietan Txindoki Jaso Autowag AT taldeak antolatu zuenaren lekukoa hartuz. Hitzordu horretan ez dira faltako diziplina hori egiten duten ohiko gure korrikalari urdinak.

Pista estalian Donostiako belodromoan larunbatean Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldia dugu 16, 18 eta 20 urtez azpiko kategorientzat baita parte-hartze libreko probak ere. Gasteizen pista estaliko Arabako txapelketa absolutuaren bigarren jardunaldia egingo da Mendizorrotzako modulu estalian. Valentzian pista estaliko taldekako klub absolutuen Espainiako txapelketa egingo da eta bertan Real Sociedad taldea egongo da gizonezkoetan Octavian Romanescu 60 metrotan eta Joseba Berasain pisu-jaurtiketako proban klub filialeko atleta bezala. Larunbat eta igandean, Gasteizek neguko jaurtiketa luzeen Euskadiko txapelketa hartuko du kategoria guztietarako. Eskolarteko krosa ere larunbatean izango da Getxon (Bizkaia). Igandean maratoi erdiko Espainiako txapelketa absolutua eta master mailakoa Sagunton (Valentzia), banakako eta taldekako Nafarroako kros luzeko txapelketa eta Nafarroako kirol jokoetako taldekako kros finala Lizarran. Igandean Donostiako belodromoan 23 urtez azpiko Nafarroako txapelketa pista estalian. Herri lasterketetan Negu Trail mendi lasterketa igandean Berastegin.


Emaitzak

Eibarko Bolumburu kros memorialean, federatutako kategorietarako Gipuzkoako kros txapelketarako puntuagarria den azken proban, nesken 16 urtez azpiko kategorian, Nahia Iraolak 1.postua lortu zuen, 2. Naroa Iturrioz izan zen, 5. Lide Azurmendi eta 6. Libe Galparsoro gailendu ziren, taldeka lehenak izan zirelarik. Mutiletan eta 16 urtez azpikoetan Unai Mendizabal 5., 18 urtez azpikoetan Unax Garcia 7., 9. Jon Etxeberria eta 20º Urtzi Altuna. 20 urtez azpikoetan emakumezkoetan Intza Urrestarazu 2. eta gizonezkoetan Jon Zeberio 3., seniorretan Iñigo Etxarri 19. Eta master gizonezkoetan Auritz Mendizabal 13. (8. M40) izan ziren.

Gipuzkoako kros txapelketari dagokionez, proba puntuagarri guztiak amaitu ondoren, honela geratu da: 16 urtez azpiko nesken kategorian Gipuzkoako txapeldunorde Nahia Iraola, 4. Naroa Iturrioz, 6. Lide Azurmendi eta 7. Libe Galparsoro, 16 urtez azpiko mutiletan Gipuzkoako txapeldunorde Unai Mendizabal, 18 urtez azpikoetan 5. Unax Garcia, 6. Jon Etxeberria eta 19. Urtzi Altuna izan dira. 20 urtez azpiko nesketan Gipuzkoako txapeldunorde Intza Urrestarazu eta mutiletan 4. Jon Zeberio.

Eskola-kategorietan, alebin mutiletan, 3. Martin Maiora, 6. Xabat Beaskoetxea,10. Julen Goikoetxea eta 12. Xabat Mujika izan ziren, taldekako lehenak izanik, nesketan 1. Intza Arrondo, 8. Ainhoa Albisu eta 14. Ane Imaz eta infantil mutiletan 1. Jon Naldaiz, 5. Haitz Urrestarazu, 6. Julen Azpiroz eta 7. Ethan Cabanillas izan ziren, taldekako lehenak izan zirelarik.

Pista estalian, eta Euskadiko kluben kopaz gain, Donostiako belodromoan, emakumeentzako 60 metro hesien proba egin zen, non Leire Tobarrek 9.25eko marka pertsonala egiten zuen, gainera klubaren errekor absolutu berria jarri zuen, bere arreba Norak 9.32an zuena hobetuz.

Euskadiko kopan, Real Sociedad taldearekin izan ziren Octavian Romanescuren eta Odei Lopezen garaipenak nabarmendu behar dira: 60 metrotan, denboraldiko markarik onena egin zuen Octavianek, eta Odei Lopezek pisu jaurtiketan (7.260kg), 14.72ko marka egin zuen. Marka hauekin Real Sociedad taldearen garaipenean lagundu zuten. Emakumezkoetan 60 metrotan, Atlético de San Sebastián taldeko Nerea Galparsorok irabazi zuen, 7.83ko marka pertsonala berdinduta. Honek ere bere taldearen garaipenean lagundu zuen.

Ameriketako Estatu Batuetan pista estaliko denboraldia hasi da eta Birminghanen (Alabama) Gari Garmendiak pista estalian marka pertsonala egin du pisu-jaurtiketan (7.260kg) 15.61ekin eta baita mailu astuneko jaurtiketan ere (15.88 kg) 14.26rekin.

Iruñean egin zen errepideko martxan Euskadiko txapelketa, eta 18 urtez azpikoen mailan Euskadiko txapelduna izan zen Hodei Caballero ordiziarra, denboraldi honetan Tolosa CF taldeko lerroetan, 49.58ko marka pertsonal berriarekin.


Idiazabalgo lasterketa herrikoian, Eneko Agirrezabalen bigarren postu handia azpimarratzeakoa da, Errenterian bizi den Chakib Lachgar atleta marokoarrak bakarrik gainditu zuen eta biek Javier Nagore nafarraren esku zegoen probaren aurreko errekorra gainditu zuten, 27. Adel Ben Miolud izan zen, 36. Egoitz Iztueta, 78.Iker Iztueta eta 591. "Pululu". Emakumezkoetan Izaro Rubioren 4. postu handia ere azpimirratu behar da, beteranoen kategorian irabazlea izan zelarik.

Eskola-kategorietan, alebin nesketan 1. Ane Iparragirre, 2. Ane Barandiaran eta 3. Nora Urkola izan ziren. Alebin mutiletan 1. Jon Eskisabel, 2. Alar Perez eta 3. Julen Badiola. Infantil nesketan 1. June Albisu, 2. June Lizeaga eta 3. Uxue Lopez izan ziren eta mutiletan 1. Aitzol Etxeberria, 2. Almedi Mujika eta 3. Eneko Oliveira.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page