top of page

Eneko Agirrezabalek 2:14:36 Valentziako maratoian


Esperotakoa izan arren, Txindoki Grupo Jaso Autowag ATko lehendakari den Eneko Agirrezabal segurarrak Valentziako maratoian egindako marka izugarria da, 2:14:36. Kilometro bakoitza 3:11ko batazbestekoan egitea eta otsailean Sevillako maratoian egin zuen bere markarik onena 2 minututan hobetzea suposatzen du horrek. Valentziako maratoia dudarik gabe estatuko onena da eta orain historiako munduko seigarren azkarrena. Eneko Sevillan 15. helmugaratu zen, estatuko 2. izan zelarik, Valentzian 40. helmugaratu zen eta estatuko zazpigarrena izan zen. Oraindik emaitza hobeak lortzea espero dugu eta profesionala ez dela kontutan izanik lortu duen markak hala dela erakusten du. Orain urte batzuk marka honek nazioarteko lasterketetan parte hartzeko aukera emango lioke baina gaur egun maratoiak duen booma eta atletismotik bizi diren atleten goi mailako momentua dela kontutan izanda, ez dugu hitzik aurkitzen profesionala ez den atleta hau goraipatzeko. Lehenengo erdia 1:07:15 eta bigarren erdia 1:07:20 eginda orain arteko Gipuzkoako seigarren markarik onena lortu zuen eta 14 hilabeteko denboraldi luzearen ondoren estatu mailako maratoi rankingean 12. izango da. Zorionak Eneko!

Beste korrikalari batzuk ere ederki aritu ziren Valentzian. 58 urte dituen Imanol Oiarbidek bere marka hobetu zuen eta Gizpukoako 55-59 urte arteko mailan Gipuzkoako errekorra lortu zuen, berea zen aurreko urteko errekorra 5 minututan hobetu zuelarik. 2:40:40 izan zen bere denbora (1:19:55 lehen erdia eta 1:20:45 bigarrena), 3 minutu 49 segundu kilometroko batazbestekoarekin. Frantziako korrikalari batek bakarrik gainditu zuen; 1033 korrikalaritatik 2. izan zen beraz Imanol Valentzian.

Denbora hobea egiteko asmoz joan baziren ere, bikain aritu ziren eta beraien markarik onena lortu zuten alde batetik, 2:44:23 denborarekin Auritz Mendizabalek (1:19:56 lehen erdia eta 1:24:27 bigarren erdia) eta bestetik, 2:52:18rekin Iker Iztuetak (1:23:32 lehen erdia eta 1:28:46 bigarren erdia), hurrenez hurren 664. eta 1160. izan zirelarik.

Taldekako sailkapenean hiru korrikalarik puntuatzen zuten eta Txindoki Grupo Jaso Autowag ATkoak lau zirela kontutan izanik, taldekako sailkapenean 4. postu ezinhobea lortu zutela azpimarratu behar da. Lehenengo postuan Valentziako Cárnicas Serrano, bigarrenean Burlatako Hiru-Herri eta hirugarrenean Valentziako Redolat Team sailkatu ziren. Azken hauek 139 korrikalarirekin 2:15eko aldea bakarrik atera zien gure urdinei.

Valentziako 10 km-ko lasterketan bikain aritu zen Alexander Oiarbide, 6093 korrikalarietatik 33.a izan zelarik helmugan, 30:39 denborarekin, bere markatik 2 segundura. Hiru urteren ondoren 35 minututik jaistea lortu zuen Egoitz Iztuetak; 167.postua lortu zuen 34:56 denborarekin.

“Bolitas Anaiak” ere izan genituen Valentzian. Alberto Aranburu “Papildo”k bila zebilen maratoia egitea lortu zuen: 859.postuan 2:48:22 denbora egin zuen, kilometroa 3:59tan. Gotzon Ansoleagak 3:04:07 denborarekin 2626.postuan amaitu zuen.


Oianguko krossa, berriz ere 12 podium Txindoki ATk

Eguraldi bikainarekin eta ingurune paregabean 400 korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten lokatz askorik gabeko ibilbidean, bertaratu zen jendearen gozamenerako.

Irungo krossean bezala 12 podium lortu ziren, banakako zazpi eta taldekako bost. Federatuetan 16 urte azpiko emakumezkoetan Nahia Iraola bigarren izan zen, 6. Naroa Iturrioz, 7. Lide Azurmendi eta 8. Libe Galparsoro, taldeka lehen postua lortuz. Gizonezkoetan Unai Mendizabal laugarrena izan zen eta 10. Markel Etxeberria. 18 urtez azpikoetan 8. Unax Garcia, 12. Jon Etxeberria eta 31. Urtzi Altuna. 20 urtez azpiko emakumezkoetan Intza Urrestarazu laugarren izan zen eta gizonezkoetan 5. Jon Zeberio eta 7. Mikel Samaniego.

Eskolartekoetan, lau lasterketetan taldeka Txindoki AT gailendu zen eta banakakoetan alebin mutiletan Alar Perezek garaipena lortu zuen, 3. Xabat Mujika, 4. Xabat Beaskoetxea, 6. Iker Sanchez, 8. Enaitz Landa eta 10.Julen Goikoetxea izan ziren. Alebin nesketan Ane Iparragirrek irabazi zuen, 2.Intza Arrondo, 3. Naia Arizmendi, 6.Nora Urkola eta 7.Ane Barandiaran izan ziren. Infantil mutiletan 3. Jon Naldaiz, 4.Haitz Urrestarazu, 6. Urko Etxebeste eta 7. Sustrai Muxika eta infantil nesketan 8.Maren Gorrotxategi, 13. Uxue Lopez, 14. Elaia Calvillo eta 17. Laxia Arsuaga izan ziren.

Zarautzko kross mistoan aurrez garaileak izanak diren Izaro Rubio eta Mitxel Cuadradok 4. postua lortu zuten 518 bikotetatik, 10.ak izan ziren Maria Ibañez eta Iñigo Etxarri, 38. Garazi Lorenzo eta Julen Benitez eta 54. Maria Diaz eta Andoni Diaz.


Asteburuan

Kirol ekintza gutxi izango da asteburu luze honetan. Ostiralean Basauriko parte-hartze askeko pistako frogak izango dira eta lasterketa herrikoiei dagokienez, Elantxobeko Kaltzadan Gora X- Treme kilometro bertikala eta Joseba Jakaren oroimenezko lasterketa Durangon. Igandean Portugaleten Gabonetako krossa Javi Mendoza memoriala, Altsasun Alberto Barricarteren oroimenezko oinezko lasterketa eta Peñas de Tafallako krossa ospatuko dira.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page