Maila goreneko pertiga jauzilarien erakustaldia
Larunbat honetan, 18:30etan, udaletxea eta plaza artean, Ordiziako Kale Nagusian, VII. Kaleko Atletismo erakustaldia ospatuko da Txindoki Grupo Jaso Autowag ATak antolatuta. 2012an erakustaldia hasi zenetik 2016 arte Ordizian ospatu zen erakustaldia, 2017an Lazkaon eta iaz, 2018an, Beasainen.
Aurten udaletxearen aurrean estatu mailan ikusi litekeen pertiga jauzilarien erakustaldirik handiena ikusiko dugu.
Dozena bat atleta izango ditugu, bost emakumezko eta zazpi gizonezko. Emakumezkoen artean, Grupompleo Pamplona Atletico taldeko Miren Bartolome naparra izango dugu, momentu honetan bai absolutu mailan eta baita 23 urte azpikoetan ere Espainiako txapeldun dena. 4,42 metroko marka du eta etorkizunean Espainiako errekorra lor lezake. Talde bereko Sandra Barriosek ere parte hartuko du, 20 urtez azpiko Espainiako 3.a eta 4,00 metroko marka duena. Bidasoa Super Amara Bat taldeko Malen Orduña, 20 urtez azpiko Espainiako 5.a eta Euskadiko txapelduna, 3,65 metroko markarik onenarekin. Infantil mailako Txindoki ATko Sara Garcia eta Ane Barandiaranek ere beraien debuta egingo dute.
Gizonezkoetan, Bidasoa Super Amara Bat taldeko Mikel Campon, momentu honetan absolutu mailako Espainiako 10.a eta Euskadiko txapeldunordea, 5,25 delarik bere markarik onena eta bere kidea den Luis Aranzabal ere hemen izango dira; 23 urtez azpiko Espainiako 5.a eta 4,56 metroko marka du azken honek. Grupompleo Pamplona taldeko Francis Hernandez, Polonian master kategoriako pista estaliko momentu honetako munduko txapelduna, aurten 4,30 markarekin eta Espainiako Atletismo federazioko disziplina honetako arduradun nagusia, talde berdineko Pablo Bustos, 18 urtez azpiko Espainiako 10.a eta 4,13 metroko markarik onena duena, Tolosa CFko Ander Martinez de Rituerto, 18 urtez azpiko Euskadiko txapeldunordea, 4,05 markarik onenarekin, atletico San Sebastian taldeko 18 urtez azpiko Unai Gonzalez, 3,80 metroko markarekin eta Txindoki ATko pertiga eskolako arduraduna den Ander Cerezo, master 40 kategoriako atleta, aurten 3,20ko markarik onenarekin ere bertan izango dira.
Egutegia
Asteburu honetan egutegiak lasterketa herrikoiz beteta jarraitzen du. Larunbatean Deban Manuel Mateos memoriala dugu, Hernanin Txantxila Santa Barbara, Bilbon emakumezkoen itsas milia, Durangon Durangoko Gau Krossa eta Nafarroan, Leireko monastegian, Juan Migueliz Leyre Traila ditugu.
Igandean Oñati-Arrasate ospatuko da, Lasarte Oria Bai kross herrikoia, Ataungo Hiru Auzoetako korrikaldia, Etxarri Aranatzen Sakanako herri lasterketa, Leireko monastegian, Juan Migueliz Leyre kilometro bertikala, Tuteran Tarazonicako bide berdean lasterketa, Bilbon Proyde-Proega lasterketa solidarioa, Arrigorriagako ausartak mendi lasterketa, Abadiñon Urkiolako santutegitik Urkiola Sari Nagusia, Galdamesen “Vertical pico de la Cruz” Galdames igoera eta La Bastidan Wine Run Rioja Alavesa ere bai.
Pistako frogak ere hasten dira larunbatean. Burlatan 14 urtez azpikoen frogak ospatuko dira eta Iruñean 18 urtez azpikoak.
Emaitzak
Emaitza interesgarriak lortu zituzten gure urdinek pasa den asteburuan. Jose Antonio Blanco “Txuri”k Bilbon ospatu zen gaueko erdi maratoian 4459 parte hartzaileetatik seigarren postua lortu zuen 1:12:31 denbora ederra eginez. Donostiako 15 km-ko klasikan Izaro Rubiok emakumezkoen 7.postua lortu zuen 58:50 denborarekin, 189.a izan zelarik 2290 parte hartzaileen artean eta lehena 40-50 urte arteko beteranoetan; bestalde, proba berdinean Alvaro Calderonek ere 32. postu ona lortu zuen 53:03 denborarekin eta Iker Iztuetak 56:07 markatu zuen 106. geratu zelarik. 5 km-ko proban Unax Garciak 11.postua egin zuen 17:20ko denborarekin eta Jon Zeberiok 17:30 markatu zuen 189 parte hartzaileetatik 13. egin zuelarik. 10 km-ko proban Lorea Rajadok emakumezkoen artean 13. egin zuen 50:57 denborarekin, helmugan 290 parte hartzaileetatik 121. geratuz.