Espainiako Txapelketak, Sub-16-ak Kastellonen eta Masterrak Gasteizen
Asteburu hontan, Espainiako Txapelketen errondan, gazteenen eta helduenen tartea izango da.
Gaztenak, Sub-16-ak, Kastellonen izango dira larunbat eta igandean, eta bertan parte hartuko dute Hodei Caballero eta Markel Acosta atleta urdiñek.
Masterrak, berriz, ostiraletik igandera izango dute zita Gasteizen eta bertaratuko direnak Eneko Barandiaran, Lurdes Intxausti eta Imanol Oiarbide izango dira.
Emaitzak
Lan ona egin dute gure atletek Espainiako Txapelketa ezberdinetan. Gijonen Jubenilena izan genuen eta Murtzian Juniorrena. Bien baturan 6 finalista izan genituen.
Azpimarratzekoa Nora Tobarren 4. postua Heptatlon frogan. Bere MMP, Euskadiko Junior Errekorra eta Klubaren Errekor Absolutoa lortu zituen bildutako 4575 puntuekin. Gogoratu 10 Txapelketetan parte hartu ostean, Norak 8 domina eta 2 laugarren postu lortu dituela, emaitza bikaina. Hauek izan ziren bere markak:
15.74 100 m hesi
26.74 200 m
5.39 luzera jauzia
9.46 pisua (4kg) MMP
31.21 xabalina (600gr) MMP eta Klubaren Errekorra
1.69 altura jauzia =MMP
2.38.39 800 m
Larraitz-San Migel-Larraitz ibilbidea zuen Ordiziako Mendi Maratoiaren lehen edizioan, gure Juanito Rubio irteeran izan genuen orain dela 50 urte hasi zuen ibilbide berdina egiteko asmoz. Eta baita lortu ere lagun miña duen Mitxel Cuadrado bere alboan zuelarik. Oinez egin zuten ibilbidea 7h07 denboran eta beraien taldekide zirenak -gogoratu taldeka ospatu zela froga-, billoba Unax García eta alaba Izaro Rubio, ahal zen einean korrika ere eginez, helmugara 5h33 denboran iristea lortu zuten. Beste talde batetako kide izan genituen Txindoki AT-ko atleta diren Gorka Satrustegi eta Angel Perez "Pululu" ere, eta beraien denbora 5h47.
Hurrengo frogak