Eneko Agirrezabal Espainiako 10000m-tako pista txapelketan Bragan (Portugal)
Portugaleko iparraldean kokatuta dagoen Braga hirian ospatuko da larunbatean denboraldi honetako aire libreko lehen Espainiako txapelketa. Hain zuzen ere, 10000 m-tako distantzian non Iberiar penintsulako txapelketa ere izango da jokoan. Bertan Txindoki Grupo Jaso AT-ko lehendakari den atleta segurarra izango da partaide, denboraldiko helburu nagusi duelarik. Aipatzakoa da, Enekok beste bi alditan parte hartu duela ere txapelketa honetan, 2014an Lisboan non bere betiko markarik onena eskuratu zuen (29:51.64) eta 2015. urtean aldiz Huelvan 30:32.92 markarekin. Atleta euskaldun bakarra izango da bertan, eta Espainia nahiz Portugaleko atleta onenekin izango da lehian pistari 25 buelta ahalik eta azkarren osatu nahian.
Larunbatean, Gipuzkoako federazioak Cambrilsen antolatutako konzentrazioari amaiera emanez atleta infantilak Kataluniaren aurka lehiatuko dira. Bertan izango dira honako taldekideak: Maddi Urrestarazu, Elene Bolinaga, Naroa Iturrioz, Oier Zubeldia eta Danel Perez.
Larunbata bertan, PLP probak izango dira Iruñan goizaldean eta Gasteizen arratsaldez. Igandean aldiz Getxon (Bizkaia).
Lasterketa herrikoiei dagokionez, larunbatean Sierra de Codés traila Nafarroan, igandean Moscatel-Pintxo Ciudad de Corella lasterketa (Nafarroa) eta zitadelako lasterketa Iruñan (Nafarroa).
Emaitzak
Astebukaera ezin hobea Ameriketako Estatu Batuetan ikasten ari diren gure taldeko atletentzat. Gari Garmendia izaldarrak bere marka pertsonala hobetu zuen pisu jaurtiketan (7.260 kg) 15.47 markarekin. Hori gutxi ez eta mailu jartiketan ere (7.260 kg) taldeko markarik onena eskuratu zuen 41.93 m-ko jaurtiketa bikainarekin. Bestalde, Austin-en (Texas) Dorleta Armendariz mailu jartiketan (4 kg) 51.72 eta Bethany-n (West Virginia) Alba Torres-ek pisuan (4 kg) 12.56 bere bigarren markarik onena, mailuan (4 kg) 46.30, marka pertsonala eta disko jaurtiketan (1 kg) 27.64, marka pertsonala.