top of page

Debut bikaina Markel Acostak estatuko txapelketan


Aurreko astebukarean Espainiako txapelketan parte hartu zuen Markel Acostak emaitza bikaina eskuratuz. 60 m hesietan finalera heltzea lortu zuen. Aurretik 8.79 markarekin heldu zen, serieetan 8.78 hobetu zuen, semifinaletan 8.77 eta finalean oraindik hobe 8.65 bosgarren postu bikaina eskuratuz. Marka honekin Gipuzkoako errekorretik 29 ehunenekotara soilik geratu zen. 60m-tan aldiz, lehenengo proba zela medio ez zen hain ondo ibili nerbioak zirela eta. Serieetan 7.52 denbora egin zuen, bertara 7.41 markarekin heldu zen arren eta azkenik 31. izan zen sailkapen nagusian.


Ameriketako Estatu Batuetan aire libreko denboraldiari hasiera eman zitzaion. Dorleta Armendarizek 4k g-ko mailua 52.69 m-tara jaurti zuen San Antonion (Texas), bere marka onenetik 10 cm-tara geratu zen. Lafayetten (Luisiana) Ane Torresek pisu jaurtiketan (4 kg) 12.38 m-ko marka lortu zuen, eta Winfield-en (Kansas) Gari Garmendiak pisuan (7.260 kg) 14.57 m, mailu jaurtiketan (7.260 kg) 37.01 eta diskoan (2 kg) 32.21 m.


Espainiako unibertsitate mailako kros txapelketan, Linaresen (Jaen) ospatua, Ana Samaniegok 23. postua eskuratu zuen, EHU-ko korrikalarien artean bigarrena izan zelarik. Mutiletan aldiz, Adrian Pajares lazkaotarra 73. izan zen eta taldeka EHU 23. Sailkatu zen.


Laredoko 10 km-ko errepideko lasterketan, Gorka Satrustegi ordiziarra 67. postuan heldu zen helmugara 31:35 denborarekin, bere marka onenetik 10 segundora soilik.


Dinamarkako Middelfart herrian, Alexander Oiarbide ordiziarrak 10 km-ko lasterketa batean parte hartu zuen 61. postua eskuratuaz 32:29 denborarekin (bere betiko bigarren denborarik onena).


EHU-ko udaberriko lasterketan, Gipuzkoako txapelketa ospatzen zelarik, Imanol Oiarbide 37. izan zen 35:37 markarekin eta 55 urtetik gorako mailan garaile. Bestalde, 48. Ángel Pérez “Pululu” 39:37 denborarekin Alvaro Calderon laguntzaile zuelarik. Aipatzekoa Juanito Rubiok 50:43 egin zuela, bere alaba Izarok lagundua (egunik onena ez zuela ikusita). Azkenik, Olatz Esnaola 51:15 denborarekin.


Arriarango mendi lasterketan (Beasain), 11 km-ko distantzia motzean, Olatz Unanue 3. nesketan eta Jon Zeberio 12. mutiletan.


Zumarragan ospatutako proba konbinatuetan, marka bikaina Maddi Urrestarazuk (Beasain BHI) 4.06 m luzera jauzian, 8.05 pisuan, 11.3 80 m-tan eta 14.3 80 m hesietan. Elene Bolinagak (La Salle) 4.44 luzeran, 6.67 pisuan, 11.5 80 m-tan eta 14.0 80 m hesietan.


Asteburuko agenda


Aipatzekoa larunbat honetan Azkoitia-Azpeitia erdi maratoia, Euskadiko eta Gipuzkoako txapela jokoan dagoelarik. Ez dira etxeko atletak faltako bertan, ezta ere Valentziako Europako txapelketan, non korrikalari popularrentzako txokoa ere izango den aukeran.


Aire libreko probak ospatuko dira larunbat goizean Iruñan infantil, kadete eta jubenilentzat, eta senior gizonezkoentzat 200 m-ko bat. Arratsaldean berriz, 10 km-ko eta milla distantzian Nafarroako txapelketa, eta aire librean 3000 m hesiak. Igande goizean, PLP-ko probak Basaurin.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbat goizean Azkoitia-Azpeitia lasterketa motza 8 km-ko distantzian, Lekunberriko Legua - Txikito de Arruiz memoriala (Nafarroa) eta Kolazinoko mendi lasterketa Bedian (Bizkaia). Igandean, Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendi lasterketa, Etxauriko krosa (Nafarroa), Lantziegoko lasterketa herrikoia Araban eta UnderRun Metro Bilbao lasterketa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page