Irungo krosa eta Valentziako maratoia
Astebukaera honetako hitzordu nagusienak gainean dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletentzat. Alde batetik, Irungo krosak egutegi federatuari hasiera ofiziala emango dio aurreko asteko Zarauzko krosari jarraipena emanez. Aipatzekoa, aurten Gipuzkoako kopa ospatuko dela lasterketa ezeberdinen batura gisa eta Gipuzkoako txapelduna izendatuko da honako lasterketa hauek puntuatuko dutelarik: Eibarko krosa abenduaren 3an, Oianguko krosa (Ordizia) abenduaren 17an, Elgoibarren urtarrillaren 14an (seniorrrak izan ezik) eta Lasarten urtarrilak 28an. Gutxienez 5 lasterketetatik 4tan parte hartu beharko da kadete, juvenil eta junior mailetan, eta 4tik 3tan senior mailan Gipuzkoako txapela eskuratu ahal izateko.
Bestalde, korrikalari goierritarrez jositako espedizioa Valentziara abiatuko da gaur egungo Espaniako maratoirik azkarrentzat den lasterketan parte hartzera. Bertan izango dira Txindoki AT-ko Alvaro Calderon, bere markarik onena eskuratzeko asmoz eta 2:35ko markatik jaisteko helburuarekin; Imanol Oiarbide ere 2:40tik beherako asmoarekin (bere prestatzaile eta semea den Alex Oiarbideren laguntza izango du) eta Izaro Rubio 3 orduko hesia apurtzeko asmoz. Han izango dira ere Ordiziako “Bolitas Anaiak”-eko 6 korrikalari: Manuel Etxarri, Mitxel Cuadrado, Joxi Garmendia, Alberto Aranburu, Fernando Monasterio eta Gotzon Ansoleaga.
Larunbatean, Donostian PLP-ko proben barruan Dorleta Oiarbidek mailu jaurtiketan parte hartuko du. Igandean aldiz, Soriako nazioarteko krossa burutuko da.
Lasterketa herrikoiei dagokienez, honako hau da agenda: Ikaztegietako lasterketa herrikoia, Jose Mari Naberan Herri krosa Ondarroan eta “El Arriero”-ko herri krosa Eulaten (Nafarroa). Igandean, taldekako kros mixtoa Errezil-en, Bilboko Herri Krossa, Lemoatx trail Lemoan, Xtreme Finaga Basaurin, “Teléfono de la Esperanza” lasterketa Iruñan, Aminet lasterketa Tudelan eta “Vuelta al Plantio” krosa San Adrianen (Nafarroa).
Emaitzak
Munduko kross onenentzat ezaguna den Atapuercako kros internazionalean (Burgosen) debuta egin zuen Eneko Agirrezabal segurarrak. Mundu mailako atleta onenak izan zituen aurkari 9000 m-ko distantzian, eta 77. postuan heldu zen helmugara 28:13 markarekin, 3:08 bataz bestekoa osatuz, bertan izan zen goi-mailaren erakusgarri nabarmena.
Maria Ibañez Ordiziarrak ere parte hartu zuen (Atlético de San Sebastián taldean da aurten) 65. postuan 29:43 denborarekin (3:42 bataz bestekoarekin) korrikalari esanguratsu askoren aurretik.
Behobia-Donostia
Ordiziarrek maila bikaina eman zuten aurtengo Behobia-Donostia lasterketan, Goierriko herririk partaidetsuena izan zen denera 108 korrikalarirekin. Orohar 25500 partaide izan ziren eta aipatzekoa benetan Alez Oiarbide Ordiziarrak eskuratutako 18. postua 1:07:21 denborarekin, gertutik jarraian izan zen Gorka Satrustegi ordiziarra 24. postuan 1:08:10 (marka pertsonala). Ormaiztegiko Unai Azpiazu “Cajapino” 242. helmugaratu zen 1:14:46 (marka pertsonala), Donostiko maratoirako test bikaina, Iker Iztueta 563. 1:18:30, Alvaro Calderon entrenatuz eta beste atleta batzuei lagunduaz 721. izan zen 1:19:31 denborarekin, Angel Pérez “ Pululu” 2416. 1:27:20 eta Juanito Rubio 13334. 1:47:41 bere kategorian (70 urtetik gora) 7. postuan sailkapenaren arabera.
Ordiziako beste korrikalari batzuk aipatu gabe ezin utzi, Juan Manuel Pecharroman 1:15:25, Manu Ezeizabarrena 1:18:46, Josi Etxebarrieta 1:19:53, German Gomez 1:21:31, Bingen Gonzalez 1:22:35, Carlos Albero 1:24:00, Jose Miguel Ibañez 1:25:17, Oier Romero 1:25:30, Manuel Etxarri 1:27:56, Gorka Ugalde 1:28:09, Peio Garmendia 1:28:42, Aitor Domaika 1:28:43, Alberto Araujo 1:28:56, Asier Basarte 1:29:25, Garazi Lorenzo 1:29:48 (44. nesketan, lehen ordiziarra) eta Josetxo Ugalde 1:29:52.