top of page

Lazkaoko kaleetan arrakasta itzela

Partaidetza eta ikusle aldetik arrakasta itzela izan zuen Lazkaoko plazan ospatu zen atletismo erakustaldiko lehen ekitaldiak. Eguraldia lagun, haurrek hartu zuten lehenik parte. Jarraian, 35 atleten txanda izan zen, 4 modalitate desberdinetan banaturik. Ikuskizun paregabea eskaini zuten Lazkaoko kaleetan bildutako ikusle guztien gozagarri.


Frogarik jendetsuena altuera jauzia izan zen, 14 atleta lehiatu baitziren bertan, 7 neska eta 7 mutil. Gizonezkoetan garailea Real Sociedad-eko Asier Corthay izan zen, emakumezkoetan berriz Pamplona Atléticoko Izaskun Turrillas, 2,05 eta 1,65 metroko jauziekin, hurrenez hurren.


Pisu jaurtiketari dagokionez, 7 atletek hartu zuten parte, 4 gizonezkok eta 3 emakumezkok. 7 Kg-ko bolarekin Real Sociedad taldeko Odei Lopez legorretarra izan zen garaile, 15,46 metroko jaurtiketa bati esker. Junior mailan, Joseba Berasain 12,99 metroraino iritsi zen 6 Kg-koarekin, jubeniletan Aritz Apaolaza 13,60 metro 5 Kg-koarekin, eta alebinetan Aratz Cendon 10,10 metro 2 Kg-koarekin, hirurak Txindoki AT taldekoak. Junior nesketan Ane Torres, Txindoki AT taldekoa, izan zen irabazlea 10,75 metroko jaurtiketa bati esker, 4 Kg-ko bolarekin. Kadete nesketan, azkenik, Maria Felisa Nnegue Tolosa taldekoak 12,20 metroko jaurtiketa burutu zuen 3 Kg-ko pisuarekin.


50 metroko hesi-lasterketan 7 parte hartzaile izan ziren, 4 mutil eta 3 neska. Nesketan, 0,76 metroko altuerako hesiekin, Nora Tobar, Txindoki AT-ko partaidea, izan zen garaipena erdietsi zuena. Mutiletan, aldiz, Real Sociedadeko Asier San Sebastian 0,91 metroko altuerako hesiekin.


Arratsaldeko azken frogari dagokionez, pertiga jauzian, beste 7 atleta aritu ziren nor baino nor, 4 gizonezko eta 3 emakumezko. Gizonezkoetan Francis Hernández Pamplona Atléticoko atleta eta emakumezkoetan Maialen Axpe Atlético San Sebastiánekoa gailendu ziren 4 metroko eta 3,80 metroko langak gainditu ostean, hurrenez hurren.


Emaitzak


Joan den igandean Donostian ospatu zen Hiru Hondartzetako Krosa lasterketa herrikoian Gorka Satrustegik meritu handiko 7. postua lortu zuen, 10 Km-ko ibilbidean 32:29ko denborarekin. Bestetik, Oliten (Nafarroa) ospatu zen Nafarroako Ardoen Ibilbidea lasterketan, Alvaro Calderon eta Imanol Oiarbidek lehiatu zuten, 2. eta 5. postuak erdietsiz eta Valentziako maratoirako prestakuntza bide onetik doala erakutsiz. Gainera, Imanol beterano B mailan lehena sailkatu zen. Amaitzeko, bi mendi lasterketa ere izan ziren. Lehena, Gorbea Suzien Ternua, Zeanurin (Bizkaia) izan zen, 22 Km-ko ibilbidean, eta Irati Zubizarreta eta Lide Urrestarazu 2. eta 4. izan ziren helmugan hurrenez hurren. Bigarrena, Eltxo trail lasterketa motzean, 7,5 Km, Lurdes Insausti 2. postuan sailkatu zen.


Asteburuko agenda


Gainean dugun asteburu luze honetarako, ostegunean Tolosako San Esteban auzoan eta Martuteneko XXVI Pilar Krosa aipatu behar dira lehenik. Larunbaterako, berriz, Urkabeko igoera Oiartzunen, Arrasate-Oñati, Onddo Lasterketa Altsasun eta Lizarrako 5 eta 10 Km-ko lasterketak ditugu. Amaitzeko, iganderako 15 Km Klasikoa eta 5,5 Km Katxalin (bularreko minbiziaren laguntzaren alde) lasterketak izango dira Donostian, Bizkaia Kopa Trail Zamudion, eta Villa de Andosilla Nafarroan.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page