top of page

Inoiz izan den Euskadiko txapelketarik onena absoluto mailan


Bikaina taldeko atletek Durangon ospatutako Euskadiko txapelketan eginiko lana, nahiz eta eguraldia ez zen egokiena garai hauetarako. Parte hartu zuten 12 atletetatik 9ek domina eskuratu zuten, dudarik gabe historiako emaitzik onena. Aipatzekoa, nola ez, Eneko Agirrezabal segurarrak 5000 m-tan lorturiko txapela, lasterketa garaipena eta klubeko errekorra uztartuz. 14:13.2 markarekin 2013. urtean egindako 14:25.27 marka aise hobetu zuen. Km bakoitza 2:50 erritmoan bete zuen eta Ciudad Real-en ospatuko den federazio arteko Espainiako txapelketan Euskadiko selekzioa ordezkatuaz bertan izango da merezimendu osoz.


Aipatzekoa baita, barruan daraman kalitatea erakutsiz, Adel Ben Miloud ordiziarrak lorturiko garaipena 800m-tan, 1:56.18 marka pertsonala eskuratuz eta Enekorekin batera Ciudad Real-en izango da.


Maria Ibañez ere ederto urte osoan bezela, brontzeko domina eskuratu zuen 5000 m-tan 17:57.82 marka pertsonalarekin.


Zer esan, taldeko jaurtitzaileen inguruan… 7 izan ziren bertan eta denak podiumera igo ziren, nahiz eta markak ez ziren ageri eguraldiak ez baitzuen gehiegi lagundu. Pisu jartiketan, maisua ikasleei gailendu zitzaien oraindik, Odei Lopez (Real Sociedad) 14.44m-rekin, Joseba Berasain 12.37 eta Gari Garmendia 12.11, triplete deritzona eskuratuz. Nesketan, Ane Torresek 12.06-rekin urrea lortu zuen eta Leire Garmendiak 10.63-rekin zilarra. Mailu jaurtiketan, 2. Dorleta Armendariz 50.35 markarekin eta brontzea Dorleta Oiarbide 45.40 markarekin.


Bestalde, 100 m-tan 5. postuan Ainara Zubeldia 12.56 (+3.9) markarekin eta finalerdietan 12.63 (+1.1), marka pertsonala lortuz. 1500 m-tan mutiletan Alexander Oiarbide 6. 4:13.77 denborarekin eta 1500 m nesketan 10. Ana Samaniego 5:12.48.


Ciudad de Salamanca trofeoan Alazne Furundarena izan zen ordezkari, Euskadiko txapelketa alde batera utziz, paper txukuna egin zen denboraldiko garai hauek kontuan izanik. 5. izan zen 11.80 markarekin eta estatuko lehen atleta helmugan.


PLP-ko probetan, Donostian, honako emaitza hauek lortu zituzten taldekideek: 100 m-tan Octavian Romanescu 10.97, Ioan Laver 11.54, Eneko Barandiaran 11.57, Jon Etxarri 12.18 eta Ander Svensson 12.49 (marka pertsonala); 400m-tan Jon Etxeberria 53.29 eta 3000m-tan Natnael Hidalgo 9:10.85. Marka pertsonal honi esker Euskadiko selekzioa ordezkatuz izango da Lorcan. Horrez gain, 100m-tan Ainhoa Argandoña 12.69, Ane Ormazabal 13.19, Leire Tobar 12.71 (marka pertsonala eta kadete mailan estatuko minima Murciara pasea eta Euskadiko selekzioarekin Ciudad Realen errelebotan parte hartzeko pasea eskuratuz), Amaia Zeberio 13.57 (marka pertsonala), Garazi Ramirez 14.01 eta Eider Carrion 14.27. 300m-tan Irenia Apaolazak 42.68 (marka pertsonala; hau ere estutuko minima eta Lorca-rako pasea bai 300m-tan eta 4x300m erreleboetan). 400m-tan Aizpea Oiarbide 1:07.25, 100 m hesietan Nora Tobar 15.15 eta Leire Tobar 15.22 (marka pertsonala; estatuko minima kadete mailan eta Lorca-ra pasea). Jauzi hirukoitzean, salto bikaina Leire Mendizabalek egina 11.10-rekin (marka pertsonala, taldeko errekor berria eta estutuko minima kadete mailan). Ibone Aiestaranek 10.50 saltatu zituen.


Laredoko erdi maratoian, Izaro Rubio 1:27.22 markarekin 3. postuan helmugaratu zen, Elena Moreno eta María José Pueyo estatu mailako puntako atleten atzetik. Ángel Pérez “Pululu”-k 1:29.17 denbora egin zuen. Peñafloridako lasterketa herrikoiean 4. postuan Álvaro Calderón.


Astebukaera


Astebukaera honetan, larunbatean kluben arteko lehen mailako liga ospatuko da. Real Sociedad taldea ordezkatuz Castellonen izango dira Legorretako Odei Lopez pisu jaurtitzailea eta Txindoki AT-ko Octavian Romanescu belozista 4x100m-tan. Nesketan ere, eszenatoki berean, Grupompleo Pamplona Atlético taldea ordezkatuz eta garaipenaren bila, pisu jaurtiketan Alba Torres. Valladoliden, Atlético de San Sebastián taldearekin, maila mantentzeko helburuarekin, Alazne Furundarena 200 m-tan eta 4x100 m erreleboetan eta Nora Tobar, Txindoki AT-koa, luzera jauzian.


Etxetik gertuxeago, larunbatean bertan, Donostian, Gipuzkoako txapelketaren 3. jardunaldia ospatuko da kadete, jubenil, junior eta beteranoentzat. Gasteizen aldiz PLP-ko probak. Durangon, bai ostirala eta bai larunbatean Bizkaiko kadete txapelketa, eta larunbat arratsaldean beteranoen kriteriuma.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean Trintxerpeko herri lasterketa, Galdaramiño Igoera Eibarren, Corre Music Night Donostian, Eskoriatza Gabez mendi lasterketa eta Gau krossa 10 km Tudelan. Igandean aldiz, Donositiako Herrera auzoan lasterketa, Intxintxu trail Oiartzunen, Lakuntza-Aralar mendi lasterketa, Kosta-Trail Sopelanatik Plentziara, emakumeen lasterketa Gasteizen, Peña Roya Mendiko Trail-a Caparroson (Nafarroa) eta Puerta Bardenas Trail Valtierra eta Arguedas Nafarroan.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page