Junior mailako pista estaliko Espainiako txapelketa Valentzian
Astebukaera honetan, Espainiako junior txapelketa ospatuko da Valentzian, bertan taldeko 5 partaide izango dira lan txukuna egiteko asmoarekin. Ane Torres pisu jaurtiketan (4 kg) rankineko 2. postuan dago eta podiuma eskuratzeko aukera handiak ditu. Bestalde, Leire Garmendiak lehenengo zortzietan sartzen saiatuko da (10.77 marka, 10. rankinean). Aldi berean, mutiletan, Joseba Berasain rankinean 3. sailkatua dago pisuan (6 kg) 15.25 markarekin. 60m-tan Ainara Zubeldia (8.00) eta Eneritz Aldanondo (8.07) izango dira beraien markarik onena hobetzeko asmoarekin.
Larubantean, Basaurin, Euskadiko erdi-maratoi txapelketa izango da eta 10 km eta 5 km-ko lasterketak ere izango dira. Igandean, eskolarteko krosa alebin eta infantilentzat Zumarragan.
Lasterketa herrikoiei dagokienez, Aingeru Guarda igoera (Ibaeta-Donostia), Mugagabe Trail Laudio-n (Araba). Igandean, Lilatoia Donostian, Aiako mendi lasterketa, Galar traila Arleguin (Nafarroa), Herri Krossa Erandion (Bizkaia) eta Santiago bideko erdi-maratoia eta 8 km lasterketa Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa).
Emaitzak
Emaitza bikaina Dorleta Oiarbidek lourturikoa Espainiako txapelketako mailu jaurtiketan (4 kg), bere markarik onena hobetu zuen 43.16 eskuratuz.
Marina d´Or-en (Oropesa del Mar) ospaturiko Espainiako kros txapelketan goraipatzekoa promesa neskek lorturiko 6. postu bikaina (Maria Ibañez 10. postuan, Olatz Unanue 26. eta Ana Samaniego 28.). Senior mutilak ere bikain kross motzean 28. taldeka (Eneko Agirrezabal 27. helmugan, 101. Gorka Satrustegui, 150. Alexander Oiarbide, 243. Egoitz Iztueta eta 265. Iker Iztueta). Junior nesketan, nahiz eta dena eman, ezin izan zuten taldeka sailkatu (Lide Urrestarazu 29. postuan) erritmo biziaren ondorioz denboraz kanpo heldu baitziren Maitane Perez, Olatz Esnaola, Ohiane Azurmendi eta Maider Azurmendi.
Denera 14 domina eskuratu zituzten Donostiako belodromoan Txindoki AT-ko atletek Euskadiko pista estaliko txapelketan kadete, jubenil eta junior mailan. Kadete nesketan, 60 m-tan brontzea Leire Tobar-ek (8.13 marka), 8. postuan Ane Ormazabal 8.51 (8.37 finalerdietan) eta 17. Garazi Ramirez (8.71). 300m-tan Irenia Apaolaza txapeldunorde 43.49 (marka pertsonala), 60m hesietan txapeldun Leire Tobar (9.75) eta 7. Laida Garmendia (10.43). Jauzi hirukoitzean, 2. Leire Mendizabal (10.77, marka pertsonala eta taldeko errekor berria) estatuko minimatik 8 zentimetrora, aldi berean 4. luzera jauzian (4.98). Pisuan (3 kg), 3. Uxue Iruretagoyena (9.25). Jubenil mutiletan, 60 m-etan 5. Juan Jose Aroztegi (7.44 marka pertsonala), Jon Etxarri 21. (7.79) eta 200 m-tan 19. (25.75). 1500 m-tan 6. Iker martinez (4:27.31 marka pertsonala), altueran 6. Ander Svensson (1.60) eta pisuan (5 kg) txapela Aritz Apaolazak (13.12). Jubenil nesketan, txapela Nora Tobar 60 m hesietan (9.15), Eider Carrion 10.25 finalaurrekoetan, txapelduorde altueran Nora Tobar (1.54), brontzezko domina jauzi hirukoitzean Ibone Aiestaranek (9.92) eta txapela pisuan (3 kg) Nora Tobar-ek (10.85). Junior mutiletan, 1. Joseba Berasain pisuan (6 kg) 15.25 marka pertsonala pista estalian. Junior nesketan, 200 m-tan brontzea Ainara Zubeldiak 23.52 (26.50 finalaurrekoetan), 6. Eneritz Aldanondo 27.26 (26.89 finalaurrekoetan marka pertsonala) eta 7. Ahizpea Oiarbide 28.30 (marka pertsonala pista estalian), 4. 400 m-tan 1:05.01, pisuan (4 kg) txapela Ane Torresek 12.87 marka handiarekin (taldeko errekor absoluto berria), eta txapeldunorde Leire Garmendia (10.46).
Madrilen ospatutako nazioarteko meeting-ean, 4. postua eskuratu zuen Alazne Furundarenak 60m-tan 7.56 markarekin (estatuko lehena proban).
Ormaiztegiko 10 km Sahara kros popularrean garaipena Izaro Rubiok nesketan, bertan Pululu eta Juanito Rubiok ere parte hartu zuten. 5,4 km distantzian, 2. Naia Lopez, 5. Garazi Ramirez, 10. Leire Rodriguez eta 11. Naia Rodriguez. Mutiletan Unai Azpiazu ere bertan izan zen.