Herri lasterketak guztiendako
Urriko bigarren astebukaera luzea eta asteazkenerarte luzatzen badugu, Pilare eguna, Euskal egutegian lasterketa kopuru handia aurkezten digu, hau da, udazken epe honetarako ohikoa dena.
Ostiralean, hilak 7, Aguraineko Herri Krossa dugu Araban.
Larunbaterako, hilak 8, Arrasate-Oñati lasterketa dugu, Ezkarozeko udazkeneko krossa Nafarroan, Anbotoko kilometro bertikala Arrazola-Atxondon, Bizkaian, Arrankudiaga-Zollo trail lasterketa Arrankudiagan (Bizkaia) eta Zalla Herri Galarleiz Txiki, Zallan (Bizkaia)
Iganderako, hilak 9, Donostiako hiru ondartzetako krossa dugu, Akerbeltz Trail deiturikoa Deban, Gernika-Bilbo lasterketa 4 distantzietan; Gernika-Bilbo (34 km), Zornotza-Bilbo (22km), Galdakao-Bilbo (11km) eta Basauri-Bilbo (8 km), denak Bizkaian, Barakaldoko 10km, Bizkaian baita ere, Laukiz mendi lasterketa Laukizen (Bizkaia), Vitoria-Gasteiz Trail-a (Araban), Nafarroako elkartasun lasterketa Iruñan (Nafarroa) eta Noaineko (Nafarroa) berrikuntzaren aldeko enpresen lasterketa.
Asteazkenerako, hilak 12, Pilare eguna, Tolosako San Esteban auzoan eta Martutenen ditugu lasterketak.
Emaitzak
Txingudiko lasterketan, zorrotzak diren 10 kilometroetan 28. postu garrantzitsua Egoitz Iztuetarentzat 35:46ko markarekin.