top of page

Deia herri kirolariei

Ordiziak igande honetan ospatuko du Josetxo Imaz Memorialaren 16. edizioa. Iraileko azken igandean urtean zehar Goierri eskualdean egiten den herri lasterketa nagusiena eta jendetsuena izaten da Josetxo Imaz memoriala, hiru udalerri batu eta korritzen dituena, Lazkao, Beasain eta Ordizia.


Deialdi honetan lasterketak 16 edizio bete ditu eta hasierako zirkuitoa berrartzen du irteera eta helmuga Ordizian dituela.


Josetxo Imaz da, 2001. urtean jaio zenetik, herri lasterketen denboraldiari hasiera ematen dion lasterketa, gipuzkoako udazkeneko amaiera arte, hau da, herri lasterketa ezagunenean bukatu arte, Behobia-Donostia izugarria, askorentzat test modukoa dena, donostiako maratoirako.


Lasterketaren antolakuntza Txindoki At. Grupo Jaso taldearen esku dago, eta erlojuz kontrako borroka dute dena martxan egon dadin hitzordu garrantzitsu honetarako. Antolakuntzako kideek adierazi dute izen-ematea larunbatera arte egin daitekeela kirolprobak.com webgunean eta egunean bertan lasterketa izango den eremuan, betiere prezio igoerarekin.


16 urte baditu dagoeneko hitzordu honek, beti iraileko azkeneko igandean, orain hiru urte lasterketa bakarra zen egun horretan baina egun boom handia egon da eta beste herri lasterketak ere badaude, Donostiako elkartasuneko 5 millak besteak beste. Eskaintzaren igoerak ez du ekarri partaidetzan igoerarik. Beraz, egoera honek geroz eta estuagoa den egutegia sortzen du.


Edonola ere, aurtengo egoerak erraztu egin du herri lasterketarik ez egotea Donostian Triathlon-ia izan ezik, eta kasu honetan ere, antolatzaileeek adierazten dute ez dela egongo interesen talka ezta hauteskude igandea izateagatik ere.


600 dortsal baino gehiago


Elkarte sustatzaileak helburu moduan jarri du, arrakastaren sinónimo bezala, senior mailan 600 partaide baino gehiago egotea. Erabakigarria izango da, Txindoki taldeak adierazi bezala, metereologia baldintzak bat etortzea azkeneko 15 edizioetan bezala, euririk ez,eta badirudi igande goizerako iragarpen hori dedikatuko diotela.

Agendak betiko irteera plana ezartzen du. Horrela, eta usadioak mantenduz, oinarrizko kategorikoek irekiko dute festa. Goizeko 10etan eta Altamirako pistan txikienekin estreinatuko gara, zehazki 2008an jaiotako benjamin kategoriko neskekin, 600 metro egingo dituzte irteera kontrolatuarekin. Ondoren, urte berean jaiotako mutilen txanda distantzia bera egingo dutelarik.


10.15etan 2007an jaiotako benjamin mailako neskak ibilbide bera eginez eta berriro maila eta urte bereko mutilak, berriro ere 600 metrotan. 10:25etan 2005ean eta 2006an jaiotako alebin mailako neskek hartu zuten lekukoa eta ondoren maila bereko gizonezkoek. Maila honetan bi buelta emango dizkiote pistari (800m).


10:35etan haur mailako neska-mtuilek (2003-2004) hartuko dute irteera eta kilometro osoa beteko dute. Eta eskola mailako kategoria txanda batean itxiko da, kadete neska-mutilek (2001-2002) hiru buelta emango dizkiote pistara, 1200 metro.


11etan herri lasterketaren hasiera 16 urtetik gorakoentzat Beasaingo bidean aterako dena erreferentzia hauekin: 1 kilometroa Bar Alaiaren ondoan kokatzen da, 2. Kilometroa Oria Pasealekuan, CAFeko ermitatik gertu, 3. kilometroa Heladeria Ibañezen parean, 4. kilometroa Beasaingo anbulategi zaharraren errotondan, 5. kilometroa Lazkaoko benediktarren konbentuaren aurretik, 6. Kilometroan Estanco tabernatik oso gertu eta itzuleran Senpereko errotondatik gertu, oraindik Lazkaon, 8.kilometroan Lazkaibarren, 9. kilometroa Ordizia Bideo-klubaren parean, eta 10. kilometroa helmuga Altamira estadioaren barruan.


Txindoki taldeak aurreikusten dituen partaideen artean, mutilen kasuan distantzia honetako marokoko espezialistak datoz. Emakumeen kasuan Elena Loyoren partaidetza konfirmatua dago, iragan edizioko txapelduna eta 2016ko 10 kilometroko Espainiako txapeldun absolutua.


Aurten kirolari guztiek jazten duten kamiseta teknikoaren babesleak Goilaser eta Trento hortz klinika dira, egoitza Beasainen duena. Txindoki taldeak eskudirutan banatzen diren sariak mantentzen ditu lehen bost sailkatuentzat eta 300 euro gehiago errekor berria ezartzen duenarentzat. 29,10etik behera mutilen mailan, errekorra momento honetan Anour Dababek dauka (2015) eta 33,03tik behera nesken kasuan

Trihas Gebre etiopiarrak duen marka. Eta noski, poltsa bat opariekin, kamiseta, etab guztiontzat.


Berlingo maratoia


Txindoki Grupo Jaso taldeko kirolaririk garrantzitsuenetakoa, Jose Antonio Blanco “Txuri”k kamiseta urdiña defendatuko du beste behin munduko maratoi komertzialenean, hurrengo igandean ospatuko den Berlingo maratoian. Munduko maratoi azkarrenen artean dago eta bertan marka ona egin nahi du. Berarekin egongo da Aitor Azurmendi “Jaito” Bolitas Anaiak-ekoa berak ere marka ona egin nahiean.


Iragan astebukaerako beste lasterketa batzuk Pasai San Pedroko Faro de la Platarako igoera eta Olazagutia-Urbasa mendi lasterketa dira, modalitate motzean eta luzean eta Elgoibarreko gaueko lasterketa eta iganderako Ugaldetxoko herri krossa Oiartzunen.


Emaitzak


Kirolari urdiñek herri lasterketetan lortutako bi podium berri nabarmendu nahi ditugu, batez ere Alvaro Calderonen bigarren postu zoragarria Egiako Porrontxoetako herri lasterketan eta Alexander Oiarbidek lehia handiarekin lortutako hirugarren postua Zaldibiako herri lasterketan, bere aita Imanol 12. sailkatu zen (4. beteranoen kasuan) eta Unai Azpiazu 23. sailkatu zen, 8. beteranoen kasuan.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak