Txindokiko atletak eta arduradunak omenduak
Txindokiko atleta eta arduradunek omenaldia jaso zuten pasa den ostiralean Irunen egin zen Gipuzkoako atletismo federazioaren galan. Jose Antonio Peña zenari 25 urtetan zehar epaile moduan eginiko lana aitortu zitzaion. Peña eta Txiki Arrugaeta zenari atletismo gipuzkoarraren alde eginiko lana aitortu zitzaion era berean. Atleten alorrean, Octavian Romascu pasa den denboraldiko atleta onena izendatua izan zen mutilei dagokionean eta Dorleta Armendariz atleta gazte onena nesketan.