top of page

18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa Huelvan Danel Pérezentzat

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal





Iritsi da aire zabaleko pista-denboraldiaren lehen zatiko azken lehiaketa ofiziala. Espainiako txapelketaren asteburu honetan, 18 urtez azpikoen kategorian, Huelvan jokatuko da. Txindoki Jaso Autowag AT taldeko Danel Pérez ordiziarrak parte hartuko du eta bi frogatan: altuera eta luzera jauzian arituko da.


Danel Santiago egunean arituko da bi probetan. Eguerdian, 12:05ean, luzera-jauziaren izango da. Han, parte hartzeko eskatzen den gutxieneko marka (6.70) egin duten 16 atleten 15. markarik onena du. Paper ona egin, marka hobetu eta lehenengo hiru jauzien ondoren finalista izateko aukera izango du, baina zeregin zaila izango da.


Arratsaldean, 18:10ean, altuera-jauziaren finalean egongo da, bere probarik hoberenean, eta marka handi batekin joango da. Proban, gutxienez 1,90 metroko jauzia egin duten 17 atletak egingo dute jauzi. Danel luzera eta altuera-probak errepikatzen dituzten hiru atletetako bat da: meritu haundia.


Aratz Cendon 16 urtez azpikoen jaurtiketako Espainiako txapeldunordea


Zazpi hilabeteko aldi batean, Espainiako hiru txapelketa, hiru domina, urrezko bi eta zilarrezko beste bat, Aratz Cendon ordiziarrak 16 urtez azpikoen kategorian Espainiako txapelketetan egindako bidaiaren balantzea.


Oraingoan ezin izan zuen irabazi. Ez zuen egun hoberena izan, ezta gehiago ere, edozein lehiaketan gerta daitekeen bezala, mila xehetasunek eragiten dute 6 aukera baino ez dituzun jaurtiketa konkurtso batean. Oraingoan, jaurtiketa onena, egin zituen hiru baliozko jaurtiketetatik, 15,77raino joan zen. 16.37tik urrun, eta Soriako Fabrizio Scontriniren Argentinarrak irabazi zuen. 14.70eko jaurtiketa hoberenarekin iritsi zen Scontrini lehiaketara eta egun borobila izan eta hark eraman zuen titulua. Martxoan, Oviedon, Aratzek 16.59rekin irabazten zuen pista estaliaren titulua, eta atleta numantinoa 7. izan zen 13.30ekin, orain baino hiru metro gutxiago. Nazionalitate argentinarreko atleta honek Espainiako txapelketa batean parte har dezake, baina 20 urtez azpikoen kategoriatik aurrera ezin izango du dominarik lortu. Araudiak hala interpretatzen du oraingoz eta, beraz, Aratzek aurkari handia du hurrengo bi urteetan podiumari begira.


Pisu-jaurtiketako proba berean (4 kg), Zuhatz Sukia ataundarrak, Iker Sukia historiako pisu jaurtiketako euskal jaurtitzaile onenaren semeak, estatuko txapelketa batean debuta egin zuen. Zuhatz 9.a izan zen 13.38 jaurtiketa hoberenarekin, eta ez zion balio izan mejorara sailkatzeko (8 hoberenak). Bere marka onenarekin, 14.58, sartuko zen...


3.000 metroko lasterketan, Jon Naldaiz olaberritarra Espainiako seigarrena izan zen. Oso ondo ibili zen lasterketan, beti podiumean sartzeko moduan, baina azken itzuliak ez zituen ondo kudeatu eta indarrek huts egin zioten. Tamalez, denboraldi luzeak eta txapelketa horren data berantiarrak ez diote onurarik ekarri. 9.18.71n amaitu zuen eta berak 9.10ean zuen marka... 4.a pista estalian eta 6.a aire zabalean: Txapeau.


Hiru atleta hauek (16 urtetik beherakoak) gehi Uxue Artola jaurtitzailea EAEko rankingean buru dira: Aratz (pisuan), Zuhatz (diskoan), Jon Naldaiz (1.000 metroan) eta Uxue Artola (pisuan) ia seguru egongo dira Euskadiko selekzioekin urrian Espainiako Gazteriaren Txapelketan, 16 urtetik beherakoen kategorian.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page