top of page

Lehen mailako kluben Euskadiko txapelketa Donostian

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Larunbat honetan, Donostiako Anoeta estadio txikiko pistan, Euskadiko lehen mailako kluben txapelketa jokatuko da aire zabaleko pistan. Txindoki Jaso Autowag AT taldeak gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetan hartuko du parte.

Aire zabaleko pistako azken taldekako lehiaketa 2019ko maiatzean izan zen. Txindoki Jaso Autowag AT taldeak, lehen kategorian ere parte hartuz, oso emanaldi nabarmena izan zuen eta parte hartu zuten zortzi taldeetako azken postua saihestea lortu zuen, hori baita bigarren mailara jeistea ekiditen duena.

Azken kasu hartan emakumezkoen taldea seigarrena zen eta gizonezkoa zazpigarrena. Lehiaketako une bakar batean ere ez ziren zortzigarren postuan sartu, eta biak ere azken proba erabakigarrietara iada lehen mailan egotea ziurtatuta heltzea lortu zuten.

Oraingo honetan borroka bera da, are zailagoa. Izan ere, beti emaitza izan duen gaztetasuna eta beteranotasunaren nahastea seguru asko ez da nahikoa izango. Atleta gutxiegi egon dira probak osatzeko: hiru hutsune emakume-kategorian eta bat gizonezkoetan guztira diren 18 banakako probetarako. Horrek esan nahi du hiru zero eta zero batekin hastea; horri froga batzuetan atleta batzuen debuta gehitu behar zaio.

Txindoki Jaso Autowag AT taldea lehen mailan lehiatzen diren sei taldeetako bat da, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan. Bi goi mailetan taldeak aurkezten dituzten beste klubak hauek dira: Donostiako Atletikoa, Tolosa CF, Bidasoa Super Amara Bat, Barrutia de Vitoria eta Durango kirol taldea. Gizonezkoetan Real Sociedad eta Santurtzi eta Gasteizko Bidezabal emakumeetan dira maila osatzen dutenak.

Lehen urdinak ziren sei atletak eta, garai batean, puntu onak eman zizkiotenak klubari lehiaketa honetan, bertan izango dira beste klub batzuekin. Altamiran entrenatzen dute eta kirol-lorpenengatik beste talde batzuen alde egiten dute orain. Orain aurkari onak izango dira eta gauzak Ordizian ondo egiten direla erakusten du. Donostiako Atletikoan Nerea Galparsoro, Dorleta Armendariz eta Dorleta Oiarbide; Real Sociedad gizonezkoetan ordezkatuz Odei Lopez eta Gari Garmendia; eta Tolosa CF ordezkari Hodei Caballero.

Azken horrek, Hodei Caballerok, hurrengo egunean 10 km-ko lasterketan parte hartuko du Iruñeako Ziudadela Sari Nagusian, Nafarroako espezialitateko txapelketan.

Algamitasen (Sevilla) igande honetan hasiko da FEDMEk (Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioa) antolatzen duen mendiko lasterketen Espainiako Kopa. Bertan izango dira Irati Zubizarreta atleta urdina eta Lide Urrrestarazu klubeko atleta-ohia.

Zerupeko pistaren hasiera handia

Atletismoko egun handia pasa den larunbatean Arrasaten bizi izan zena. Atleta gehienek marka pertsonala egin zuten eta beste askok maila handian debuta egin.

100 metro lauetan, Unax Auzmendirentzako marka pertsonala 12.15ekin eta debut ona Danel Pérezentzat 11.65ekin, Harri Lasa 13.40, Axier Olano 13.66, Ekain Mujika 13.48 eta Ander Izurieta 14.05ekin. Eneko Oliveira 42.52, Ibai Garmendia 42.94, Ekain Mujika 43.78, Harri Lasa 45.35 eta Ander Izurietaren 45.75 600 metroko lasterketan. 1.000 metroan, marka pertsonalak Jon Naldaiz 2.44.30, Ethan Cabanillas 2.53.40 eta Auritz Mendia 2.55.97 eta Urko Etxebesteren debut ona 2.54.76 markarekin. 1.500 metroan, Alex Iraolaren debut ona 4.20.04rekin. Altuera-jauzian, Danel Pérezen marka pertsonal bikaina (1,89) eta Urko Etxebesteren debut ona (1,50); Ander Izurietak hiru hutsekin egin zuen debuta 1,45 botata.. Pisu-jaurtiketan(4 kg) Zuhatz Sukia 12.22 eta 7.260 kg-ko bolarekin Aritz Apaolaza 13.03 marka pertsonalarekin. 400 metro lau emakumeetan marka pertsonala Iraia Mendiarentzat (1.02.73), 1.500 emakumetan Nahia Iraolarentzat (5.08.43) eta Lurdes Itxausti 8.16 pisu jaurtiketan (3 kg).

Gurpoempleo Pamplona Atletico ordezkatuz Alexander Oiarbide ordiziarrak ere debuta egin zuen zerupean aurtengo denboraldian, orain berarentzat lehergarriak diren 1500ean 4:06.93 eginez eta 800ean 2:06.30 eginda.

Comments


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page