top of page

Eneko Rodríguezek Gipuzkoako 18 urtez azpiko 100 metro lauetako errekorra: 10.92

2023-05-21

18 urtez azpikoen eta 20 urtez azpikoen Euskadiko txapelketa bikaina Txindoki Jaso Autowag ATko atletek egin zutena joan den asteburuan Donostian 15 domina lortuz.


Onena, ezbairik gabe, Eneko Rodríguez beasaindar abiadura-lasterkaria izan zen, Euskadiko txapeldun izan baitzen 100 metrotan 18 urtetik beherakoen kategorian eta, gainera, Gipuzkoako errekorra gainditu zuen, 10.92 (-0,1) eta aurreko 10.94 gaindituta. Gainera, Gijonen uztailean egingo den 18 urtetik beherakoen Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxienekoa lortu zuen. Enekok 10.85 egin zuen finalerdietan, baina haizeak (+3.1) marka baliogabetu zuen.


Zuhatz Sukia 18 urtez azpikoen kategorian ere Euskadiko txapelduna izan zen, pisu-jaurtiketan (5 kg), 16.55ekin, eta disko-jaurtiketa (1,5 kg), 39.72 marka pertsonalarekin; Ibai Garmendia, 110 metrotan, 16,77rekin (+2,5); eta Uxue Artola, pisu-jaurtiketan (3 kg), 11.67rekin. Euskadiko txapeldunorde izan ziren sub 18 kategorian Aratz Cendón pisu jaurtiketan (5kg) 13.26, Ander Izurieta altuera jauzian 1.70 marka pertsonala berdinduz eta Jon Naldaiz 800 metrotan 2:04.64. Brontzezko dominak lortu zituzten sub 18 kategorian Urko Etxebestek 2000 metro oztopoetan 6:14.48 bere debutean klubeko errekorra eta Espainiko sub18ko txapelketarako gutxienekoa, Haitz Urrestarazuk 800 metrotan 2:06.10 eta Garazi Zubiaurrek pisu jaurtiketan (3kg) 10.04. Ander Izurieta 6. jauzi hirukoitzean 11.59 marka pertsonala, Ibai Garmendia 6. 400 metro balletan 1:06.80 marka pertsonala, Eneko Oliveira 7. 800 metrotan 2:11.50, Laxia Arsuaga 100 metrotan 14.36 marka pertsonala eta Lucia Barandiaran 200 metrotan 29.15 (+3.3).

20 urtez azpikoen kategorian, Euskadiko txapeldunak: Aimar Alustiza, pisu-jaurtiketan (6 kg), 14.11 eta Danel Pérez, luzera-jauzian (6.57). Euskadiko txapeldunordeak: Samuel Vega, 3.000 metro oztopoetan 9:51.81 marka pertsonalaeta Sorian egingo den Espainiako txapeketarako repeska marka eta Axier Olano jauzi hirukoitzean 11.10 marka pertsonala. 100 metrotan Axier Olano 12.80 marka pertsonala berdinduz eta 200 metrotan Danel Pérez 23.41 eta Axier Olano 26.07 marka pertsonala


Zegama Aizkorri Juniorren lasterketan, Ethan Cabanillas segurarra 8. postua eta lehen euskal atleta eta Ayoub Hssine beasaindarra 40. postuan.


Gipuzkoako eskolarteko banakako txapelketako lehen egunean (Donostiako belodromoan), emaitza hauek nabarmendu behar dira: Neska infantilen altuera jauzian Gipuzkoako txapeldun Aitana Reboredo Jakintzakoa 1.45, 500 metrotan tripletea Ordiziako Jakintzakoentzat Intza Arrondo urrezko domina zelarik 1:21.63, Natale Ena zilarrezkoa 1:21.64 eta Maren Etxeberria brontzezkoa 1:22.72, 1000 metro oztopoetan brontzea Ordiziako Jakintzako Nora Gómezek 3:34.47. Alebin mutiletan Legorrtako Ugaroko Haitz Lasa Gipuzkoako 500 1:24.95 eta 4. Lazkaoko San Benitoko Julen Lekuona 1:29.59 eta luzeran 4.63 eginda Gipuzkoako txapeldunorde Haitz Lasa bera. Alebin nesketan, Idiazabalgo Aita Iparragirreko Leire Urteaga 4. 4.11rekin eta 500 metrotan Ataungo Joxemiel Barandiarango Itoitz Odriozola 4. 1:35.72rekin.


Asteburua


Larunbatean, Donostiako Anoeta estadio txikian, 16-18-20 urte bitarteko Gipuzkoako txapelketaren lehen jardunaldia eta urdinen ordezkaritza zabala izango da eta, bihar bertan, Gipuzkoako eskolako proba konbinatuen txapelketa.


Lasterketetan, hauek ditugu: Orioko Talai mendi traila eta Billabonako Triku harri lasterketa Gipuzkoan, Pitillasko herri-krosa, Goizutrail Goizuetan, eta Barañain Txunza elkarte lasterketa Nafarroan eta Ricardo Estebanez memoriala Gallartan (Bizkaia). Bihar, igandez, minbiziaren aurkako lasterketa Donostian, Gipuzkoan; Gazteluaren Konkista, Zangoan; Muskuilura itzulia, Atarrabian; eta Allo hiribildua, Nafarroan; Etorki mendi trail lasterketa, Getxon (Bizkaia); eta Gasteizko emakumearen lasterketa, Arabako Batzar Nagusietan.

Comments


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak