top of page

Aratz Cendon Espainiako txapeldun eta Jon Naldaiz laugarren Oviedoko estatuko txapeleketan

Pululu Itzulpena: Auritz mendizabal




Pista estaliko denboraldiari amaiera bikaina eman diote Txindoki Jaso Auotwag taldeko bi gazteek.


Aratz Cendon nolabaiteko presioarekin joan zen Oviedora. Izan ere, Madrilen lortu zuen txapelketa defenditzeaz gain, 8 parte-hartzaileetatik markarik onena zuen estatuko ranking-ean, 15,90 metro. Hori dela eta, bera zen txapeldun izateko faboritoa 15 urte bete berritan.




Oviedoko kirol jauregian igande goizean Odei Lopezen mutilak lehenengo jaurtiketan 14,78 bota eta dudak alde batera utzi zituen; ondoren 15,55 jaurti eta podium-a segurtatuta utzi zuen. Hirugarren jaurtiketan argi erakutsi zuen zertara joan zen 16,38rekin ingurukoak harrituta utziz (momentu horretan bigarrena zenari metro t´erdi ateratzen zion). Jaurtiketa horrekin Euskadiko errekorra egin eta urrea ia ziurtatu uzten zuen. Gari Garmendia klubeko eta Odeiren beste mutil batek zuen Euskadiko errekorra(16,27).




15,46 bota eta bultzada hartu zuen 5.enean bola 16,59rarte jaurti eta bere Espainiako bigarren titulua lortuz; marka hori estatuko betiko 6. markarik onena da. Azkeneko jaurtiketan, dagoeneko txapeldun zela jakinda eta konkurtso ezin-hobe bat borobiltzeko, 15,13 bota zuen. Izugarria bere eta Odei Lopez entrenatzailearen lana.




Aratzek inbidia apur bat sortuko zion Jon Naldaiz Olaberritarrari, Espainiako txapelketan debuta egiten baitzuen honek 3000 metroko froga zail eta luzean igande arratsaldean. Aurrez adieraz genuen moduan, Jonen helburua disfrutatzea eta ikastea zen eta gero ahal den posturik onena egitea; baita egin ere, bere buruari gain hartu eta izugarrizko lasterketa bikaina eginez, momentu bakoitzean egin behar zuena eginez eta egon behar zuen tokian egonez lasterketaren irakurketa bikain baten ondorio. Benetan buru argi.




"A" final deritzona egin zuen 3000 metrotan Jonek, estatuko ranking-ean 8 hoberenak ateratzen diren lasterketa. Bertan 7. denbora onenarekin genuen 9.22.36ko denborarekin. Aurretik ospatu zen "B" finalean 9.23.97 egin zuen lehenak eta hori gainditzeko gai zela ikusita, 8 lehenengoetan egoteak ematen duen finalista postua eskura zuela bazekien. Lasterketa nabarmen bestea baino azkarrago zioala ikusita, 6. postuan jarri zen aurrekoei pixka bat joaten utziz, entrenatzaileei jaramon eginez, txapelketa batean garrantzitsuena postua izaten dela kontutan hartuta. Aurreko hirurak tartea ireki zuten eta garbi zegoen podiuma eratuta zegoela; falta zen bakarra atzetik aurrerakoa egitea zen azkeneko itzuliko 180 metrotan berarekin batera zioan kanariarra pasa eta laugarren bukatzeko. Baita egin ere 9.17.06 marka izugarria lortuz, egin zezakeen posturik onena eginez; izan ere, hirugarrenak 11 segundu atera zizkion. Gustora olaberritarra atletismoan esaten den txokolatezko dominarekin. Estatuko laugarrena, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula...


Esatatu Batuetako Alabama estatuko Mobile herrian Ane Torres ordiziarrak debuta egin zuen zerupeko denboraldian pisu jaurtiketan 11,39 botata.


Iraupeneko Euskadiko txapelketa Barakaldon


Urdinen asteburuko zita bakarra Barakaldon ospatuko den iraupeneko zerupeko Euskadiko Txapelketa izango da, aste santuaren ondoren berriz martxan jarriko den zerupeko denboraldia estreinaldia emanez.


Kross denboraldiaren bukaeran jartzen den froga izaten da, hemen lortzen den forma aprobetxatu eta denborak egiteko, nahiz eta aurten kross denboraldirik ez izan.


10.000 metroko gizonezko absolutuen frogan, Egoitz Iztueta eta Asier Auzmendi izango dira; lehenengoa Eneko Agirrezabal klubeko lehendakariaren erbi lanekin 34 minututik jaisten ahaleginduko da eta bigarrena 35 minutuan egiten. 3.000 metroko frogan Eneko Oliveira 16 urtez azpiko kategoriako izaldarrak debuta egingo du distantzia horretan.

Commentaires


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page