
DATA: 2022ko ekainak 18 larunbata
LEKUA: Altamira estadioa, Ordizia => mapa
ORDUA: 18:00
PROBAK: Emakumeak: 100m, 400m, 800m, 1500m eta pertika
Gizonak: 100m, 400m, 800m, 1500m, 5000m eta luzera
IZEN-EMATEAK: intranet RFEA
KONTAKTUA: 607301280
Ángel Pérez Gilete "Pululu"
txindokiat@gmail.com
STREAMING 2022
0:00 - Hasiera
4:35 - A finala - 400m emak.
8:31 - A finala - 400m gizon.
26:03 - 1. finalerdia - 100m emak.
31:00 - 2. finalerdia - 100m emak.
34:11 - 3. finalerdia - 100m emak.
36:31 - 4. finalerdia - 100m emak.
41:31 - 1. finalerdia - 100m gizon.
AURKEZPENA
JOSE ANTONIO PEÑA
Jose Antonio Peñak atletismoa barneratua zuen eta Ordizian, gure bailaran, probintzi osoan eta Euskal Herrian eta baita
Estatuan ere apur bat, atletismoak aurrera jarrai dezan eta atletak formatuz lan bikaina egin zuen.
80ko hamarkadaren erdialdean Ordiziako atletismo klubeko entrenatzaile bezala hasi zen, eta azken 30 urteetan denetariko zereginak izan ditu klubean. Haren ondoan aritu izan dira Alazne Furundarena, Iker Sukia, Odei López… bezalako atletak, eta baita beste hamaika atleta ere.
Espainia mailako atletismo epaile izan zen eta karguak izan zituen Euskadiko eta Gipuzkoako atletismo federazioetan, eta harreman estuak izan zituen estatu mailako atletismoa kudeatzen zutenekin. Atletismoa erakusten eta sustatzen egindako lanarengatik, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Kirolaren Batzordeak herriko plaka eman zioten 2007an bizitzan zehar kirolaren alde egindako lanarengatik. Zaila izango da Goierriko atletismoan hark utzitako hutsunea betetzea.
Ekitaldi hau Espainiako Atletismo Federazioko egutegian sartuta dago. Honekin Ordiziako Altamirako estadiora Espainiako atleta onenak erakartzea lortu nahi dugu eta lehen mailako atletismo mitina gauzatzea.
Guztion laguntzarekin atletismo jardunaldi arrakastatsu eta hunkigarri bat gauzatu nahi genuke.
2015ko urtarrilaren 17an José Antonio Peña, "Peñak", utzi egin gintuen, gaixotasun luze baten ondoren. Berak utzitako hutsunea bete ezina da. Txindoki Atletismo Taldeko zenbait atleta eta entrenatzailek ekitaldi bat bultzatu nahi izan dute Peñaren oroitzapen gisa. Txindoki AT-ko zuzendaritzak bat egin du egitasmo horrekin eta horren ondorioz jaio da "José Antonio Peña mitina - Ordizia Saria".
PROBAK
EMAKUMEAK:
100 m
400 m
800 m
1500 m (Beasain Saria)
Pertika

GIZONAK:
100 m
400 m
800 m
1500 m (Beasain Saria)
5000 m
Luzera

MEETING-ETIK KANPO:
-
Emakumeen 4x 100 m
-
Emakumeen jauzi hirukoitza
HAURRAK
-
Benjaminak: 50 m
-
Alebinak: 60 m eta 500 m
KUADRILAK
-
4x400 m
ORDUTEGIA
.jpg)
PARTE HARTZEKO GUTXIENEKO MARKAK
2021 edo 2022an lortuak

SARIAK
PROBA BAKOITZEAN (gutxieneko marka eginda)
-
Irabazlea: 200 euro
-
2. postuan: 100 euro
-
3. postuan: 50 euro
Serie bat baino gehiago balego, A seriearen garaileari soilik
PROBAKO ERREKORRA (irabazleari bakarrik)
-
400 euro bai emakume zein gizonei
MEETING-EKO GARAILEA
-
Txapela + 150 euro
-
IAAF taularen arabera puntu gehien dituen atleta, emakume zein gizona.
GIPUZKOAR ONENA (IAAF taulako puntuen arabera)
-
Mahala saskia eta bi sagardo botila
bai emakume zein gizonei
EUROPAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO MARKA
-
500 euro
MUNDUKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO MARKA
-
1000 euro
GIPUZKOAKO ERREKORRA* (irabazleari bakarrik)
-
500 euro
EUSKADIKO ERREKORRA* (irabazleari bakarrik)
-
750 euro
ESPAINIAKO ERREKORRA* (irabazleari bakarrik)
-
2000 euro
EUROPAKO ERREKORRA* (irabazleari bakarrik)
-
3000 euro
MUNDUKO ERREKORRA* (irabazleari bakarrik)
-
Audi Q2 bat Autowag-ek eskainia



*Sari hauek proben garaileei bakarrik emango zaizkie eta ez dira metagarriak izango. Maila handieneko errekorrari dagokion saria soilik emango da. Errekorrak maila absolutukoak izan behar dira.
OHARRAK
-
Akreditatzeko markak RFEAko 2021 edo 2022ko rankinean
azaldu behar dira. Bestela, konpetizioko akta erakutsi behar da.
-
Proba batean marka ez daukanak, antzeko proba baten marka
azaldu ahal izango du, izena ematerako orduan edo emailez. GAFek
egingo du marken baliokidetasuna (IAAF taularen bitartez). Esate baterako,
5000 m probarako 1500 m-ko markak balioko du. Era berean, 100 m-rako
pista estaliko 60 m-ko markak balioko du. Edozein zalantza argitzeko,
gaf@kirolak.net helbidera idatzi.
-
100 m-ko proban, finalerdia eta finala egongo direnez, Sari Nagusiari begira finaleko markak soilik izango dira kontuan.
-
Minimak ez dituzten atletek, baina minimatik gertu daudenek, izena eman ahal izango dute.
-
Edozein zalantza izanez gero, deitu 607 30 12 80 zenbakira (Ángel Pérez Gilete) edo idatzi emaila txindokiat@gmail.com helbidera.
ERBIAK
Erreferentzia gisakoak dira ondorengo denbora hauek. Lasterketaren beharren arabera egokitu daitezke.
Lasterketak 2022ko Europako edo munduko txapelketetarako gutxieneko marken erritmoan izatea da helburua.
-
EMAKUMEAK:
-
800 m (A seriea) 500 m-ak 1:13-an
-
800 m (B seriea) 500 m-ak 1:20-an
-
1500 m (A seriea) 1000 m-ak 2:50 - 2:53-an
-
-
GIZONAK:
-
800 m (A seriea) 500m-ak 1:05-tan
-
800 m (B seriea) 500m-ak 1:08-tan
-
1500 m (A seriea) 1000 m-ak 2:23-tan
-
1500 m (B seriea) 1000 m-ak 2:31-tan
-
5000 m (A seriea) 3000 m-ak 8:10-etan
-
5000 m (B seriea) 3000 m-ak 8:35-etan
-

EMAITZAK
FEDERATUAK
HAURRAK
KUADRILAK

ERREKORRAK
KARTELA

BIDEOAK


JOSÉ ANTONIO PEÑA MEETING-a

JOSÉ ANTONIO PEÑA PRENTSAURREKOA

JOSÉ ANTONIO PEÑA MEETING-a (euskara)

MEETING JOSÉ ANTONIO PEÑA (castellano)
BABESLEA
LAGUNTZAILEAK










