LEKUA: Altamira estadioa, Ordizia => mapa
ORDUA: zehazteke
PROBAK: zehazteke
IZEN-EMATEAK: Fitxa nazionalak: SDP RFEA
Atzerritarrak: ordiziameeting@gmail.com
KONTAKTUA: Ángel Pérez Gilete "Pululu" (676735073)
ordiziameeting@gmail.com
AURKEZPENA
2015ko urtarrilaren 17an José Antonio Peña, "Peñak", utzi egin gintuen, gaixotasun luze baten ondoren. Berak utzitako hutsunea bete ezina da. Txindoki Atletismo Taldeko zenbait atleta eta entrenatzailek ekitaldi bat bultzatu nahi izan dute Peñaren oroitzapen gisa. Txindoki AT-ko zuzendaritzak bat egin du egitasmo horrekin eta horren ondorioz jaio da "José Antonio Peña mitina - Ordizia Saria".
OSTATUAK GOIERRI BAILARAN
JOSE ANTONIO PEÑA
Jose Antonio Peñak atletismoa barneratua zuen eta Ordizian, gure bailaran, probintzi osoan eta Euskal Herrian eta baita Estatuan ere apur bat, atletismoak aurrera jarrai dezan eta atletak formatuz lan bikaina egin zuen.
80ko hamarkadaren erdialdean Ordiziako atletismo klubeko entrenatzaile bezala hasi zen, eta azken 30 urteetan denetariko zereginak izan ditu klubean. Haren ondoan aritu izan dira Alazne Furundarena, Iker Sukia, Odei López… bezalako atletak, eta baita beste hamaika atleta ere.
Espainia mailako atletismo epaile izan zen eta karguak izan zituen Euskadiko eta Gipuzkoako atletismo federazioetan, eta harreman estuak izan zituen estatu mailako atletismoa kudeatzen zutenekin. Atletismoa erakusten eta sustatzen egindako lanarengatik, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Kirolaren Batzordeak herriko plaka eman zioten 2007an bizitzan zehar kirolaren alde egindako lanarengatik. Zaila izango da Goierriko atletismoan hark utzitako hutsunea betetzea.
Ekitaldi hau Espainiako Atletismo Federazioko egutegian sartuta dago. Honekin Ordiziako Altamirako estadiora Espainiako atleta onenak erakartzea lortu nahi dugu eta lehen mailako atletismo mitina gauzatzea.
Guztion laguntzarekin atletismo jardunaldi arrakastatsu eta hunkigarri bat gauzatu nahi genuke.