Jose Antonio Blanco “Txuri” ren podiuma Logroñoko Nazioarteko Maratoi Erdian
Datorren Azaroak 4ean ospatuko den New York-eko Maratoierako prestaketa moduan, Logroñoko Nazioarteko Maratoi Erdian parte hartu zuen Jose Antonio Blanco “Txuri”k. Testarekin gustora gelditu zen Txindoki Grupo Jaso AT-ko taldekidea, eta horrez gain lasterketako hirugarrena izatea lortu zuen, podiumera igotzeko aukera izanez. Bere denbora dotorea izan zen, 1h16’21”, eta bere aurretik Espainian errepideko lasterketetan ohizko partaideak diren 2 keniata bakarrik izan zituen.
Asteburuan
Asteburu luzean lasterketa hauek besteak beste:
Ostiralean, Martutenen eta Tolosako San Esteban auzoan, lasterketa herrikoiak.
Larunbatean, Agoiz-en (Nafarroa) Mendi Lasterketa, Oiartzunen Urkabeko Igoera, Ezkarozen (Nafarroa) Udazkeneko krosa eta Lizarran (Nafarroa) Iranzu Herri Lasterketa.
Igandean, Donostian Hiru Ondartzetako lasterketa eta Zallan (Bizkaia) Zalla Herri Bira Galarleiz Txiki lasterketa.