Ana Samaniego eta Uxue Ibañez pistan eta Izaro Rubio eta Unax Garcia errepidean, protagonistak
Donostian ospaturiko denboraldiko aire libreko lehen frogan, Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko lehen txartelak iritsi ziren. Honela, Ana Samaniego eta Uxue Ibañez 1500ekoan, 4:54.63 eta 4:54.97koarekin, hurrenez hurren, 23 urtez azpiko kategorian aritu ahalko dira uztaileko lehen asteburuan Sorian egingo den txapelketan. 100 metroko frogan, kontran izaniko haize indartsuak marka onak egitea eragotzi zuen. Nerea Galparsorok Grupompleo Pamplona Atlético 13.08 (-3.6), Irenia Apaolazak 13.30 (-3.6), Ane Irribarriak 13.57 (-2.7), marka pertsonala, Ane Ormazabalek 13.71 (-2.3), Leire Mendizabalek 13.88 (-3.8), Amaia Zeberiok 13.96 (-3.8), Garazi Ramirezek 14.05 (-3.8) eta Ane Garmendiak 14.10 (-0.4), marka pertsonala. 400 metrotan, Ahizpea Oiarbidek 1:04.45. 100 metro hesietan Leire Tobarrek 15.66 (-2.6). Mailu jaurtiketan (3 kg) Lurdes Intxaustik 18.85, marka pertsonala eta mailu jaurtiketan (4 kg) Dorleta Oiarbidek 45.68.
Gizonezkoetan 100 metrokoan, Markel Acostak 12.03 (-1.8), marka pertsonala, Jon Etxarrik 12.08 (-1.8) eta Ander Svenssonek 12.34 (-1.9), marka pertsonala. 1500 metrokoan Mikel Samaniegok 4:42.04, marka pertsonala. Altuera jauzian Ander Svenssonek 1.65 eta 300 metro hesietan Unax Auzmendik 53.37, marka pertsonala.
Estatu Batuetan, Gari Garmendiak pisu jaurtiketan (7.260 kg) 14.67 Lawrence-n (Kansas), Dorleta Armendarizek mailu jaurtiketan (4 kg) 49.23 Waco-n (Texas), Alba Torresek pisu jaurtiketan (4 kg) Bethany-n (Virginia) 12.71, disko jaurtiketan (1 kg) 30.96, marka pertsonala eta mailu jaurtiketan (4 kg) 44.44.
Irunen ospatu zen lasterketa herrikoiari dagokionez, hiru miliako luzerako (4.828 m) lasterketan eta bikotekako modalitate mixtoan, gertaera bitxi bat eman zen. 45 bikoteetan azkarrena, Izaro Rubio (ama) eta Unax Garciak (semea) osaturikoa izan baitzen, biak Txindoki Grupo Jaso AT-koak. Lehen aldia da bikotekako lasterketa mixto batean ama-semeek irabazten dutena, gero eta oihartzun handiagoa duen lasterketa modalitatean hain zuzen ere.
Oiangurengo mutilak Gipuzkoako txapeldunorde eskola arteko txapelketan
Eguraldi bikainarekin eta parte-hartze maila zein ikusle kopuru oparoarekin, Altamirako estadioan ospatu zen Gipuzkoako eskola arteko txapelketa. Aldi berean, kluben arteko txapelketa ere jokatu zen infantil mailan.
Eskola arteko txapelketan, mutiletan, Oianguren txapeldunorde izan zen, eta honenbestez, Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu zuen. Maiatzaren amaieran Arrasaten egingo da. Jakintza izan zen hirugarren. Nesketan, berriz, Oianguren 6., Beasain BHI 7. eta Jakintza 9.
Froga bakoitzean onenak ondorengoak izan ziren: 80 metrokoan 3º Jon Calvillo (Oianguren) 11.1, 500 metrokoan 1º Samuel Vega (Oianguren) 1:22.4, 1000 metrokoan 1º Luken Garmendia (Jakintza) 2:57.9, 80 metro hesiak Ekhi Irribarria (Jakintza) 2º 13.5, altuera jauzian Jon Tejeira (Oianguren) 1º 1.55, luzera jauzian Urtzi Aranburu (Jakintza) 2º 4.33, pisu jaurtiketan (3 kg) 1º Jokin Estarbe (Oianguren) 12.15 eta errelebo frogan 4x80 metrotan 2º Jakintza 44.5. Nesketan, 80 metrokoan Daniela Holguin (Beasain BHI) 1ª 11.0, 500 metrokoan 2ª Naia Iraola (Jakintza) 1:26.5, 1000 metrokoan 3ª Naroa Iturrioz (Jakintza) 3:32.6, 80 metro hesiak 3ª Maddi Urrestarazu (Beasain BHI) 13.6, altuera jauzian 7º June Saez (Oianguren) 1.25, luzera jauzian 3ª Daniela Bercuic (Oianguren) 3.99, pisu jaurtiketan (3 kg) 3ª Marjori Garcia (Oianguren) 6.98 eta errelebo frogan 4x80 metrotan 5ª Oianguren 44.5.
Kluben arteko lehiaketan Txindoki Grupo Jaso AT-k hirugarren postua eskuratu zuen ondorengo atletekin: Unai Mendizabal 3. 80 metrotan 11.2-rekin, Aratz Lasa 4. 80 metro hesietan 14.1-ekin, Urtzi Altuna irabazle 500 metrotan 1:18.2-rekin, Aimar Aierbe 2. 1000 metrotan 2:58.1-ekin, Bingen Zubiarrain 7. altueran 1.20-ekin, Mikel Etxeberria 4. luzeran 4.26-ekin, Xabier de la Serna 4. pisuan (3 kg) 7.72-rekin eta 4x80 metro errelebo proban laugarrenak 43.7-rekin.
Ohorezko maila eta lehen maila kluben arteko txapelketan
Datorren larunbatean emango zaio hasiera kluben arteko txapelketari, bai ohorezko mailan, baita lehen mailan ere. Real Sociedad-ekin, mutiletan eta ohorezko mailan, Odei Lopezek pisu jaurtiketan hartuko du parte Iruñean. Nesketan eta ohorezko mailan, Atlético San Sebastián-ekin ariko da Alazne Furundarena 100 eta 200 metrokoan, baita Nora Tobar (100 metro hesiak), Leire Garmendia (pisu jaurtiketan) eta Dorleta Oiarbide (mailu jaurtiketan) ere. Baina azken hiru hauek Txindoki AT-koak izaki, utzita ariko dira, Atlético San Sebastián-en harrobia izanik. Mutiletan eta lehen mailan, Monzonen (Huesca) ariko da Alexander Oiarbide 3000 metro hesiak frogan Atlético San Sebastián-ekin.
Larunbaterako bestalde, parte-hartze libreko frogak ditugu Iruñean goizez eta Basaurin arratsaldez. Igande goizez, berriz, Gipuzkoako eskola arteko bakarkako txapelketaren bigarren jardunaldia ospatuko da Eibarren, eta parte-hartze libreko frogak Durangon. Asteartez, maiatzaren 1ean, kluben arteko Bizkaiko txapelketa 18 eta 20 urtez azpikotan Durangon.
Lasterketa herrikoietan, datorren ostiralean (apirilaren 27an) bikotekako lasterketa mixtoa egingo da Lazkaon. Larunbatez, Nafarroa Xtreme Zubirin (Esteribar). Igandez Loatzoko igoera eta jaitsiera Amasan (Billabona), Pagoeta mendi lasterketa Zarautzen 21 km eta modalitate mixtoan 8.1 km, Izarraitzko mendi lasterketa Azpeitia-Azkoitian, Galdakoko herri krosa, Mejanako itzulia Tuteran eta Irantzuko Traila Abartzuzan (Nafarroan). Asteartez, maiatzaren 1ean, Andoaingo Santa Kruz Lasterketa.