2016-2017 denboraldiaren aurkezpena eta Behobia-Donostia
Ostiral honetan Ordiziako Barrena jauregian Txindoki Grupo Jaso AT taldeko zuzendaritza berriaren kideek 2016-2017 atletismo denboraldiko aurkezpena egingo dute bi ordutegi desberdinetan. 18:30etan haur mailako 2003 eta 2004 urteetako kirolarien, entrenatzaileen eta gurasoen txanda izango da. Bertan hasi berri dugun denboraldi osoko informazio eguneratua emango zaie. 19:30etan kadete mailatik gorako federatutako kirolarien, entrenatzaileen eta gurasoen txanda izango da. Kontuan izanik hitzordua garrantzitsua dela interesgarria da gonbidatu guztiak hurbiltzea, bereziki kirolariak. Hasi berri den denboraldiaren balantze txiki bat ere egingo da.
Behobia-Donostia
Astebukaera honetako atletismo hitzordurik garrantzitsuena, urtean zehar Gipuzkoan egiten den lasterketa herrikoi ezagunena dugu Behobia-Donostia ospetsua alegia. Hitzordu honetara joango dira Txindoki At. taldeko iraupen-lasterkaririk hoberenak, besteak beste, lehen aldiz debutatuko duen segurako Eneko Agirrezabal, dudarik gabe euskadiko bigarren iraupen-lasterkaririk onena Ivan Fernandez arabatarraren atzetik, igandean aurrez aurre lehiatuko direlarik. Dena ondo badoa lasterketa zoragarria espero dugu Enekorentzat eta helmugan gipuzkoako lehen kirolaria izatea ere espero dugu horrela Diego Garcia saria jasoaz eta gainera, horrela, elkarteko bigarren kirolaria litzateke horrelako sari garrantzitsua jasotzen, Jose Antonio Blanco “Txurik” jaso ondoren 2013. urtean. Igandeko lasterketan, besteak beste, Gorka Satrustegi, Alexander Oiarbide, Alvaro Calderon, Imanol Oiarbide eta nesketan Izaro Rubio arituko dira, eta seguruenik lasterketa bikaina egingo dute ordiziako ehun bat kirolariren buru bezala.
Burgoseko Atapuercako herrian Atapuercako Nazioarteko Krosa ospatuko da igandean, estatu espainolean egiten diren kros esanguratsuena.
Irantzu Eskisabel eta Ander Gabardino nagusi Zarautzen
Txindoki At. taldeko eskola umeen estreinaldi bikaina Zarautzen Isidoro Unzuetaren oroimenean egiten den krosean, denboraldiko lehenengoa. Nesken kimu mailan Irantzu Eskisabelen (Urdaneta) garaipena bere estreinaldian, gainera kimu mailako lehen urtekoa izanik. 10. Araitz Mendia (San Benito), 12. Ane Zubiarrain (San Benito), eta 14. Alba Irizar (San benito) guztira lasterketa bukatu zuten 60 kirolariren artean, Txindoki At. taldekako irabazlea izan zelarik.
Mutilen kimu mailan 4. Ander Telleria (Jakintza), 8. Sustrai Muxika (JM Barandiaran), 11. Julen Azpiroz (Jakintza) eta 16. Aner Ezkurdia (JM Barandiaran) helmugara iritsi ziren 66 kirolariren artean, Txindoki At. taldekako bigarren sailkatua izan zelarik. Nesken haur mailan 8. Iraia Mendia (San Benito), 14. Nerea Altolagirre (Loinazpe), 15. Maddi Urrestarazu (Loinazpe), 32. Maitena Blazquez (Loinazpe) iritsi ziren 37 kirolarien artean eta mutilen haur mailan Ander Gabardinoren garaipen ederra (Loinazpe), 6. Unax Auzmendi (Oianguren), 7. Aimar Aierbe (Loinazpe), 9. Jon Etxeberria (San Benito) iritsi zirn 31 kirolariren artean, Txindoki At. taldea izanik taldekako irabazlea. Gasteiz Hiria lasterketa ezagunean eta 10 km-ko ibilbidean Egoitz Iztueta 11. iritsi zen 35:30eko denborarekin 457 sailkatuen artean.