Eneko Agirrezabal eta Maria Ibañez nabarmendu ziren hiru hondartzen herri lasterketan
- Pululu
- Oct 13, 2016
- 1 min read

Txindoki Grupo Jasoren ekitaldi bikaina Donostian 10 kilometroko hiru hondartzen herri lasterketan. Gizonezkoetan Segurako Eneko Agirrezabal nabarmendu nahi genuke, hirugarrena helmugan 30:19ko markarekin eta soilik Real Sociedad taldeko bi kirolari marrokiarrek gainditu zutelarik Oubaddik eta Lagharek. Gorka Satrustegi 16. izan zen 32:59ko markarekin, Alvaro Calderon 19. 33:47rekin (marka pertsonala), Asier Auzmendi 87. 36:49rekin eta Iker Iztueta 127. 37:37rekin. Emakumezkoetan Maria Ibañezen lasterketa bikaina helmugara seigarrena iritsiz 39:32ko marka handiarekin eta lehen aldiz 40 minututik jaitsiz. Oso ondo baita ere Maider Unanue, 22. 42:32ko markarekin. Tolosako San Esteban lasterketa ezagunean Izaleko Iker Zurutuzaren 8 postua nabarmentzekoa da.
Astebukaera
Astebukaera honetarako eta Gipuzkoako herri lasterketei dagokienez, larunbatean Oiartzunen izango da Urkaberako igoera eta igandean Donostian 15km-ko klasika eta 5,5 km-ko lasterketa paraleloa eta Orendainen Eltxo Trail-a 5 eta 20 kilometroetan.
Kommentare