16 urtez behekoen pista estaliko Espainiako txapelketa Aratz Cendónentzat Madrilen
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
Igande honetan, goizean, Aratz Cendón atleta ordiziarrak parte hartuko du Espainiako pista estaliko txapelketako pisu-jaurtiketaren finalean (4 kg), 16 urtez azpikoen kategorian, Madrilgo Gallur udal kirol-zentroan.
Pista estaliko txapelketa hori duela bederatzi hilabete egin behar zen, martxoaren 21ean eta 22an, baina denok dakigu ezin izan zela egin. Hori dela eta, lehen aldia izango da pista estaliko Espainiako txapelketa bat aire zabaleko txapelketa egin ondoren egiten dena. Gertaera hori ohiz kanpokoa da eta 2020ko denoraldi hau urte naturalean (urtarriletik abendura) egiten den lehen aldia izateak ahalbideratzen du.
Joan den urriaren 25ean Granollers-era 16 urtez beherakoen Espainiako txapelketara Aratz Cendónek ezin izan zuen joan azken orduan konfinamendua pasa behar izan zuelako eta Unai Mendizabal bakarrik joan zean.. Oraingo honetan, ordea, kontrakoa da, eta arrazoi beragatik ezingo da izan Madrilen Unai Mendizabal zegamarra 1000 metroko proban. Pena.
Aratzentzat Espainiako lehen txapelketa izango da eta, gainera, parte hartzeko murrizketak izan direnez, marka onena duten estatuko zortzi atletek baino ez dute parte hartzen. Ikuslerik gabeko lehiaketa izango da eta, hara iristean, antigeno-test bat pasatu beharko du parte hartu ahal izateko.
Aratz martxotik behin bakarrik lehiatu da, eta urriaren 17an Gasteizen jaurtitako 14.38 markarekin, parte-hartzaileen seigarren markarik onenarekin joan da, aire zabaleko Euskadiko txapeldun izendatu zutenean. Hala ere, guztien arteko distantzia oso txikia da; beraz, edozein gauza espero dezakegu Txindoki Jaso Autowag AT taldeko atletarik gazteenarengandik. 2006koa denez, kategorian lehen urtekoa dugu eta urte horretakoen artean hirugarren marka du. Dena normal badago, Aratzek Espainiako txapelketa bera izango du, baina 2021 denboraldikoa datorren martxoan, oraindik izendatu gabe dagoen tokian.
Hemen, Donostian, Anoetako belodromoan, igande goizean, pista estaliko parte-hartze libreko proben bigarren jardunaldia egingo da. Zortzi atleta urdinek hartuko dute parte.
Emaitzak
Emaitza onak izan dituzte Donostiako Anoeta belodromoan egindako parte-hartze libreko probetako lehen jardunaldian parte hartu duten bost atleta urdinek.
Nora Tobarrek 1,65 metroko jauzia egin zuen altuera-jauzian eta, beraz, seguru asko, 2021. denboraldirako gutxienekoak nahiz eta ez jakin 23 urtez azpikoen kategorian, lortu du; Ane Irribarriak bezala (60 metroko hesietan estreinatzen zen eta 9.54 ere onak dira 23 urtez azpikoetan). Iraia Mendia lazkaotarrak 800 metro zoragarri egin bere debutean 2.24.44 eginda, urtarriletik aurrera estreinatuko duen U20 kategoriako estatuko txapelketetara joateko gutxienekotik 2 segundu eskasera gelditu zen. 60 metro lauetan, Irenia Apaolazak hobetuko duen 8.17an egiten zuen korrika eta Unax Auzmendik berdindu egin zuen marka pertsonala 7.91rekin.
Comments