16 urtez azpikoen autonomi federazioen arteko Espainiako Txapelketa Iruñean
Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal
Asteburu honetan, Nafarroako hiriburuan, aire zabaleko pistako federazio autonomikoen 16 urtez behekoen Espainiako txapelketa jokatuko da.
Estatuko hitzordu horretan, Txindokiko Jaso Autowag AT taldeko lau atletak Euskadiko selekzioaren elastikoa defendatuko dute lau proba desberdinetan.
Larunbatean, 20:20an, Urko Etxebeste beasaindarrak parte hartuko du 1.500 metroko oztopoetan. 17 parte-hartzaileetako laugarren markarik onenarekin abiatzen da. Igandean, 10:00etan, Zegamako Maddi Mendizabal atletak selekzioarekin debuta egingo du pertika jauzia egingo duelarik, eta 17 parte-hartzaileetako bederatzigarren markarik onenarekin aterako da. Ordu berean, Ander Izurieta beasaindarra arituko da altuera jauzian, bertan hamairugarren marka duelarik 16 parte-hartzaileen artean. 12:05etan, azkenik, Haitz Urrestarazuk ataundarrak 1000 metroko lasterketari 18 parte-harttzaileen artean 4. markarik onenarekin ekingo dio.
Larunbat honetan baita ere, egutegi nazionalaren barruan, Berangoko nazioarteko milia egingo da Bizkaian eta, zalantzarik gabe, 1609,34 metroko distantzia mitikoaren lasterketa garrantzitsuena egingo da Espainiako estatuan egiten direnetatik distantzia horretan. Milia honetan, emakumezkoen eliteko lasterketan, Iraia Mendia atleta lazkaotarra izango da. Gaur egun, euskal mediofonista onenetakoa da, eta antolatzaileek gonbidatu dute. Hala, espainiar estatuko mediofondista onenekin egoteko luxua izango du.
Herri lasterketen egutegian Gorbeia Zuzein Skyrace mendi lasterketa Zeanurin (Bizkaia) eta udazkeneko krosa Ezkarozen (Nafarroa) ditugu. Igandean, hiru hondartzetako krosa egingo da Donostian, Nafarroako lasterketa solidarioa Iruñean, La Riveraren lasterketa minbiziaren aurka Tuteran (Nafarroa), Garazi Rosen Donibane Garazin Iparraldean eta familiako lasterketa solidarioa Getxon (Bizkaia). Asteazkenerako, Pilar egunean, Tolosako herri krossa San Esteban auzoan eta Martutenen Pilar lasterketa izango ditugu.
Emaitzak
Txindoki Jso Autowag ATko Gari Bravo Lazkaotar atletaren bigarren postua Olazagutia-Urbasa mendiko lasterketan, 16 km-ko distantzian.
Bestalde, Iraia Mendia atleta lazkaotarrak sentsazio onekin amaitzen zituen Espainiako atletismo-federazioak Leonen egin duen iraupen-atleten kontzentrazioan egindako testak, abenduan Turinen (Italia) egingo den Europako Kros Txapelketara joango diren atleten aukeraketa osatzeko.
Comments